21:28

Politika

EH Bildu

EH Bildu: 'Oyarzabal neonazien eskutik manifestatzen ikustea nazkagarria da'

Agentziak | Erredakzioa

Arabako EH Bilduko hautagai Kike Fernandez de Pinedoren ustez, Arabako PP lurraldean gobernatzeko "gaitasunik gabe" geratu da.

  • Kike Fernandez de Pinedo.

    Kike Fernandez de Pinedo / Artxiboko irudia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako EH Bilduko hautagai Kike Fernandez de Pinedorentzat, "nazkagarria" da Arabako PPko presidente eta hautagai Iñaki Oyarzabal "Madrilen desfilatzen ikustea erakunde frankista eta neonazien eskutik".

Ozetan egindako ekitaldian —Igor Madina Barrundiako alkategai bezala aurkeztu du EH Bilduk—, PP, eta "bereziki" Oyarzabal, Araban gobernu "erantzukizunak izateko gaitasunik gabe geratu" dela esan du Fernandez de Pinedok, PPk, Ciudadanosek eta Voxek Madrilen Espainiaren batasunaren alde egindako manifestazioan egon ostean.

Esan duenez, "nazkagarria da ahaldun nagusia izateko hautagai bat Madrilen desfilatzen ikustea, erakunde frankista eta neonazien eskutik, Kataluniako eta Euskal Herriko herrien asmo legitimoen aurrean errepresioa eskatuz".

Horregatik, "lurraldeko alderdi batek ere ez luke PPrekin akordio politikorik sinatu behar, horrek erabakitzeko eskubidea defendatzen duten herritarren aurka espetxea eta 155. Artikuluaren aplikazioa eskatzen duen bitartean". "Iñaki Oyarzabal eta Arabako PP Araban gobernatzeko gaitasunik gabe utzi dituzte beren buruak", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena