18:47

Politika

Katalunia

'Adorea eta ausardia' eskatu dizkio Torrak Sanchezi autodeterminazioaz hitz egiteko

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Gobernuak elkarrizketak apurtzea deitoratu du Generalitateko presidenteak, eta "garantiak, egutegia eta edukia" dauzkan elkarrizketa eskatu du.

1:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Generalitateko presidente Quim Torrak Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi "adorea eta ausardia" eskatu dizkio "elkarrizketa honekin eta Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko erabakitasunarekin aurrera jarraitzeko", eta "autodeterminazio eskubideari buruz" hitz egiteko.

Gobernuak elkarrizketak apurtzea deitoratu du Torrak bera eta bere Exekutiboa "elkarrizketaren mahaira lotuta" daudenean, baina zehaztu du elkarrizketak "garantiak, egutegia eta edukia" izan behar dituela.

"Ezin dugu dena lehen bileran bageunde bezala egin, eta guztiaz hitz egingo dugula uste izan. Ez, Kataluniako autodeterminazioari buruz hitz egingo dugu, Espainiar estatuaren proposamenari buruz hitz egingo dugu, eta baita elkarrizketarako nazioarteko errelatore bat egoteaz", esan du.

"Gobernuarekin hitz egiten egon garen azken hilabete hauen ostean, eta aurrera gindoazela ematen zuenean, ez dugu ulertzen zer gertatu den azken ordu hauetan", esan du, eta Sanchezi "adorea" eta "ausardia" eskatu dizkio elkarrizketarekin jarraitzeko.

Kataluniako presidenteak preso dauden bederatzi politikari independentistak bisitatzerakoan egin ditu adierazpenak, Alcala Meco eta Soto del Realeko (Madril) kartzeletan. Epaiketa hasteko zain daude presoak. Torrak esan duenez, Exekutiboa epaiketan egongo da (presidentea lehen egunean izango da, asteartean), eta gainera Espainiar estatutik kanpo ere kanpaina egiteko asmoa dauka.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena