15:09

Politika

Erabakitzeko eskubidea

'Etapa berri bati' ekingo dio Gure Esku Dagok martxoaren 31n, Bilbon

eitb.eus

Euskalduna Jauregian egingo duten ekitaldia "urrats berriak egiteko abiapuntua" izango da erabakitzeko eskubidearen aldeko elkartearentzat.

  • Ekitaldia Tolosan.

    Ekitaldia Tolosan / Argazkia: Gure Esku Dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dagok "etapa berri bat" hasiko duela iragarri du. "Fase berri" horri buruzko azalpenak martxoaren 31n emango dituzte, 12:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dituzten ekitaldi batean.

Ekitaldi hori "urrats berriak egiteko abiapuntua" izango dela esan du elkarteak. "Heldu zein gazte, emakume, gizon ala beste, bateko zein besteko, guzti-guztiak gonbidatuta zaudete hitzordu honetara", esan dute, eta webgunean izena emateko aukera irekita dagoela gogorarazi dute.

Martxoko ekitaldia iragartzeko agerraldian azken bost urteetan galdeketak antolatu dituzten 208 udalerrien ordezkariek hartu dute parte, Tolosako Topic aretoan.

Elkarteak "bost urteko zikloaren" errepasoa egin du komunikatu batean. Esan dutenez, 2014az geroztik Euskal Herriko 208 udalerritan antolatutako galdeketek "etorkizuna irudikatzeko aukera eman digute, zer nahi dugun eta nola erabaki nahi dugun jabetzeko, urteetan aurpegira begiratu ez diogunari eskua emateko, elkarrekin ahalduntzeko, ikasteko, gaitasun tekniko, ekonomiko eta kolektiboak geureganatzeko, demokrazian sakontzeko, gugan sinesteko" eta abar.

218.248 herritarrek hartu dute parte GEDek antolatutako galdeketetan, eta "oinarria zabaltzen jarraitzeko" asmoa iragarri dute. Kontsultetan "gizartearen % 100ak" duela lekua defendatu du GEDek, "gurea herri guztiarentzako proposamena baita".

Elkartearen helburua "erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izatea" da, "erreferendum bidez, normaltasunez, libre eta demokratikoki, eta berme guztiekin". Galdeketen bitartez "konfiantza, indarra eta determinazioa" lortu dutela esan du elkarteak, eta horretan "sakontzeko garaia" dela esan dute. Horregatik, "herritarron unea" dela defendatu dute, eta "lanean jarraitzeko" asmoa agertu dute, "erabakira iritsi arte".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena