Politika
Donostian, otsailaren 17an
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, plataformak eten egin ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko kontsultak, "hauteskunde aroa" dela eta.
Donostiako manifestazioa iragartzeko Gure Esku Dagoko bozeramaileek egindako agerraldia. EFE
Auzipetu katalanei babesa emateko manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok. Manifestazioa otsailaren 17an izango da, 12:00etan, Donostiako Katalunia plazatik abiatuta. Auzipetu katalanen epaiketa, berriz, datorren asteartean, otsailaren 12an, hasiko da.
Egun horretan ere elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta beste hainbat herritan, Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak ostegun honetako prentsaurrekoan jakitera eman duenez.
Manifestazio egunean aterki horiak banatuko dituztela azaldu du Gure Esku Dago plataformak. Gainera, egun horretan eta epaiketak dirauen egunetan zehar, jantzi, xingola eta beste elementu hori batzuk eramateko deia ere egin dute.
Demokraziaren aurkako epaiketa salatzeko MANIFESTAZIOA otsailaren 17an Donostian. Hiru dira oinarrizko aldarriak. Atera ditzagun kalera ¿#Konponbidea #Demokrazia #Askatasuna ¿¿ pic.twitter.com/rcQ8WDIS0S
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 7 de febrero de 2019
"Alde batetik, prozesu judizial honek auzipetuen oinarrizko eskubideak urratzen ditu. Bestetik, erreferendum demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi du", uste du Gure Esku Dago plataformak.
Herri kontsultak, etenda
Bestalde, Oiarbidek iragarri du Gure Esku Dagok eten egingo dituela erabakitzeko eskubidearen aldeko herri kontsultak, “hauteskunde aroa” dela eta. Dena dela, ez du baztertzen maiatzeko foru eta udal hauteskundeen ostean galdeketei berriz ekitea.
Plataformako bozeramaileak ukatu egin du kontsultak bertan behera uzteko benetako arrazoia orain arteko parte-hartze txikia izatea, eta gogora ekarri du iaz aurreratu zutela 2019ko hasieran kontsulten “lehen fasea” bukatuko zela.
“Donostiak amaiera eman dio herri kontsulten lehen etapari, eta logikoa iruditzen zaigu pentsatzea ez dela positiboa galdeketak eta maiatzeko hauteskundeak aldi berean egitea”, azaldu du.
Larunbatean, orain arte 208 herritan egin dituzten galdeketen balorazioa egingo du Gure Esku Dagok, Tolosan. Gainera, martxoan “aro berria” abiatuko dute, eta horren berri Bilbon egitekoa den ekitaldi batean emango dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa