08:12

Politika

KATALUNIA

Torrak Sanchezi abenduan egindako 21 eskarien zerrenda argitaratu du Generalitateak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eskarien artean daude autodeterminazio eskubidea aitortzea eta egikaritzea, nazioarteko bitartekaritza onartzea eta Estatua eraberritzeko neurriak hartzea.

  • Pedro Sanchez eta Quim Torra abenduan Pedralbes Jauregian izan zuten bileran

    Pedro Sanchez eta Quim Torra abenduan Pedralbes Jauregian izan zuten bileran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra Kataluniako Gobernuko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari abenduan egin zion 21 eskarien zerrenda argitaratu zuen atzo Generalitateak.

Eskarien artean daude autodeterminazio eskubidea aitortzea eta egikaritzea, nazioarteko bitartekaritza onartzea eta Estatua eraberritzeko neurriak hartzea.

Abenduaren 21ean, bi agintariek Pedralbes Jauregian izan zuten bileran eskura eman zion dokumentua: "Kataluniako Gobernuaren proposamena, Espainiako Gobernuarekin goi-bileran: Espainiaren eta Kataluniaren arteko gatazka konpontzeko Estatu ituna". Torrak aipaturiko dokumentua eraman zuen, atzo, Kataluniako elkarrizketarako mahaiaren bigarren bilerara. Quim Torra, Junts per Catalunya (JxCat), ERC, PSC eta Catalunya En Comu Podem taldeko ordezkariak bildu ziren batzar horretan.

21 eskariak hiru atal nagusitan banatzen dira: Kataluniarentzako erantzun demokratikoa, Estatuaren birsortze demokratikoa eta kultura frankistaren eragina.

Lehen atal horretan, Kataluniako herriaren autodeterminazio eskubidea aitortzea eta egikaritzea azpimarratzen da. Horretarako, nazioarteko bitartekaritza bat izatea beharrezkoa izan daitekeela uste du Kataluniako Gobernuak, "berdinetik berdinera negoziatzeko". Kataluniako erakundeen burujabetza errespetatzea eta 155. artikuluaren aplikazioarekin mehatxurik ez egitea ere nabarmentzen du. Halaber, Kataluniako herriaren aurkako abusu polizialak eta ekonomikoak ikertzea ere aldarrikatzen da.

Estatuaren birsortze demokratikoari dagokionez, hainbat eskari egiten ditu Generalitateak: "etika politikoa bultzatzeko konpromisoa hartzea", botere banaketa bermatzea, "Espainiako kalitate demokratikoa lehengoratzea" eta indar polizialek zein aparatu judizialak ultraeskuinarekin duten "konplizitatea" amaitzea.

Amaitzeko, kultura frankistaren eraginak oraindik ere bizirik jarraitzen duela eta hori demokraziarekin "bateraezina" dela adierazi du Generalitateak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena