21:30

Politika

Katalunia

Keinurik ez bada, ERCk eta PDeCATek Estatuko Aurrekontuaren kontra egingo dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kataluniaren autodeterminazio eskubideari buruz hitz egiteko aldebiko mahaia martxan jartzea exijitzen diote talde independentistek Pedro Sanchezi.

  • Joan Tarda ERCren bozeramailea Kongresuan.

    Joan Tarda ERCren bozeramailea Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERCk eta PDeCATek iragarri dute Estatuko Aurrekontuaren aurkako osoko zuzenketak aurkeztuko dituztela aste honetan, Kataluniako gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko Pedro Sanchezen Gobernuak Generalitatearekin elkarrizketa prozesu bat abiarazten ez baldin badu.  

Bi gobernuak elkarrizketa mahai bat osatzea aztertzen ari dira, baina oraingoz  ez dira ados jarri. Generalitateak bi baldintza jarri ditu: mahai horretan bitartekariak egotea eta bertan eztabaidatuko diren gaiak aurretik zehaztea.

Joan Tarde ERCk Kongresuan duen bozeramaileak argi eta garbi hitz egin du. Kataluniaren "autodeterminazio eskubidea gauzatzeko negoziazioa" hasteko eta "errepresioa amaitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari. Bi gai horietan urrats zehatzik ematen ez badu, ERCk osoko zuzenketa aurkeztuko duela agindu du.

PDeCATek ere antzeko jarrera erakutsi du, baina ostiralera arteko epea eman dio Sanchezi keinuren bat egin dezan.

"Kataluniako gatazka politikoari konponbidea emateko aldebiko elkarrizketa mahaia osa dezala eskatzen diogu Pedro Sanchez  presidenteari. Halaber, foro horretan bitartekari neutral bat egotea nahi dugu, balizko akordioak bete egingo direla bermatzeko. Elkarrizketarik ezean, PDeCATek ez ditu Estatuko Aurrekontuak babestuko eta osoko zuzenketa aurkeztuko du", azaldu dute ohar bidez.  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena