Politika
Nafarroa
Agentziak | Erredakzioa
Memoria Historikoaren Batzordeak lehenengo hamar espazioak babesten hasi da. Tartean daude Sartagudako Memoriaren Parkea, Alfontso XII.aren Gotorlekua eta Otsaportilloko Leizea.
Omenaldia Sartaguda; bertan izango da Memoria Historikoaren Lekuetako bat / Artxiboko argazkia: EFE.
Memoria Historikoaren Lekuak aitortzeko prozedura hasi du Nafarroako Gobernuak, espazio horien babesa, kontserbazioa, seinaleztapena eta dibulgazioa sustatzeko helburuarekin.
Foru Gobernuak azaldu duenez, Memoria Historikoaren Batzordeak lehen hamar espazioak aitortzeko prozedurak abiatu ditu. Honakoak dira lehenengo hamar Memoria Historikoaren Lekuak: Sartagudako Memoriaren Parkea, Alfontso XII.aren edo San Cristobal Gotorlekua (Ezkaba), Teileriako (Elo) eta Valcarderako (Cadreita) hobiak, Otsaportilloko Leizea (Urbasa), Olabeko hobia, Igari-Bidankoze errepidea (bortxazko lanen bidez eraikia), Erreniegako Hilobien Memoriala, GR-225 (Ezkabako ihesaren ibilbidea) eta Azkoiengo emakumearen errepresioaren memoriarako eskultura.
Lehenengo urrats honetan, lehenengo hamar lekuen hautaketarekin, frankismoaren errepresioaren errealitate desberdinak hartu dituzte kontuan, horien babesa, kontserbazioa, seinaleztatzea eta dibulgazioaren orduan.
Iniziatiba honen helburua, Gobernuaren arabera, leku horiek eta gerora batuko direnak "bake eta elkarbizitza balioen oroimenerako eta transmisiorako espazioak bilakatzea da, gertatutakoa gogoratzeko eta berriz gertatzea saihesteko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa