Politika
PRESOAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatuko Abokatutzak eskatu du igande honetan Gasteizen egitekoa zen ekitaldia debekatzea. Ernaik prentsaurrekoa emango du eguerdian, hil berria den preso ohiaren agurra debekatu izana salatzeko.
2017ko apirilean Oier Gomez aske uzteko eskatuz egindako elkarretaratze baten irudia.
Gasteizko Auzitegi batek debekatu egin du igande honetan Gasteizen Oier Gomez preso ohiari egin behar zioten azken agurra. Urtarrilaren 26an hil zen Gomez Baionako ospitale batean, minbiziagatik.
Udaletik jakitera eman dutenez, Estatuko Abokatuak eskatu du, antza, Gasteizko frontoi batean egitekoa zen ekitaldia debekatzeko, eta udaltzainek hala jakinarazi diete goizean deitzaileei.
Horiek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute, eta horren ordez, prentsaurrekoa deitu dute bihar 13:30erako, debekua salatzeko:
¿ Euskal Herriak Oier Gomezi egin nahi zion azken agurra debekatu dute.
— Ernai (@ernaigazte) 2 de febrero de 2019
Ez dute ulertu herri honengatik dena eman dutenen aldeko maitasuna ezin dela debekatu.
¿ igandean gazteok agerraldira. 13:30ean Gasteizko plaza berrian.
Agur eta ohore Oier!
¿ pic.twitter.com/FuPpkHd6nx
15 urteko kartzela-zigorra betetzen ari zen Gomez eta hiru euroagindu zituen irekita, 2017an libre utzi zutenean, oso larria zen minbizia bategatik. 35 urterekin hil zen duela astebete.
Gaur, hain zuzen ere, kontzentrazio eta manifestazioak egin dira Donostian, Galdakaon eta Gasteizen, Sarek deituta, espetxe politika aldatzeko eta larri gaixo diren presoak askatzeko eskatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa