Politika
Dokumentazioa
EFE
Bederatzi kontseilari, Parlamentuko presidentea eta ANC eta Omnium Cultural erakunde zibiletako buruzagiak epaituko dituzte Auzitegi Gorenean.
Kataluniako prozesu independentistagatik auzipetutako 12 buruzagiak. Argazkia: EFE
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa otsailaren 12an hasiko da Auzitegi Gorenean. Hauek dira 12 auzipetuak eta Estatuko Abokatuak eta Fiskaltzak haien aurka eskatu dituen zigorrak:
ORIOL JUNQUERAS
Fiskaltza: 25 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 12 urteko kartzela-zigorra, sedizio eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohia, 2017ko azaroan 2tik dago espetxean.
CARME FORCADELL
Fiskaltza: 17 urteko kartzela-zigorra, matxinada egotzita.
Estatuko Abokatua: 10 urteko kartzela-zigorra, sedizioa egotzita.
Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) buruzagia izan zen lehenengo eta Parlamentuko presidentea gero. 2017ko azaroaren 9an kartzelan sartu zuten, baina biharamunean aske geratu zen 150.000 euroko bermea ordainduta. 2018ko martxoan berriro eraman zuten preso, eta harrezkero espetxean dago.
JORDI SANCHEZ ETA JORDI CUIXART
Fiskaltza: 17 urteko kartzela-zigorra, matxinada egotzita.
Estatuko Abokatua: 8 urteko kartzela-zigorra, sedizioa egotzita.
'Jordiak' dira espetxean denbora gehien daramaten auzipetuak. 2017ko urriaren 16an kartzelatu zituzten.
JOAQUIM FORN
Fiskaltza: 16 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 11 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Junqueras bezala, Kataluniako Gobernuko Barne kontseilari kargugabetua 2017ko azaroaren 2tik dago espetxean.
JORDI TURULL
Fiskaltza: 16 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 11 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Gobernuko Presidentetza kontseilaria 2017ko azaroaren 2an espetxeratu zuten; abenduaren 4an aske geratu zen, bermea ordainduta, baina 2018ko martxoan berriro eraman zuten preso.
JOSEP RULL
Fiskaltza: 16 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 11 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Kataluniako Lurralde kontseilaria ere 2017ko azaroan kartzelatu zuten eta handik hilabetera aske geratu zen. Alabaina, 2018ko martxoan berriro kartzelatu zuten.
RAUL ROMEVA
Fiskaltza: 16 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 11 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Harreman Instituzionalen eta Kanpo Gaietarako kontseilaria izan zen. 2018ko martxotik dago preso.
DOLORS BASSA
Fiskaltza: 16 urteko kartzela-zigorra, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Estatuko Abokatua: 11 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Bassak Lan eta Gizarte Gaietarako Kontseilaritza zuzendu zuen. 2018ko martxotik dago preso.
SANTIAGO VILA, CARLES MUNDO ETA MERITXELL BORRAS
Fiskaltza eta Estatuko Abokatua: 7 urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte, desobedientzia delitua eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
Aske dauden auzipetu bakarrak dira. Vilak gau bat igaro zuen espetxean, bermea ordaindu eta aske geratu zen arte; Mundo eta Borras, ostera, ia hilabete egon ziren preso, 2017ko abendura arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa