15:19

Politika

Europako Hauteskundeak

Hauteskundeetatik harago, elkarlanari eutsi nahi diote ERCk, EH Bilduk eta BNGk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Europako hauteskundeetara koalizioan aurkeztuko dira hiru alderdiak. Oriol Junqueras izango da 'Orain Errepublikak' ezkerreko soberanisten hautagaitzako zerrendaburua.

  • 'Orain Errepublikak' koalizioaren aurkezpena Bilbon.

    'Orain Errepublikak' koalizioaren aurkezpena Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERC, EH Bildu eta BNG 'Orain Errepublikak' koalizioaren baitan aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara, baina elkarlanari jarraipena ematea da haien helburua.

Hala adierazi dute ezkerreko soberanisten hautagaitza bateratua aurkezteko Bilbon egin duten ekitaldian.

Koalizioaren zerrendaburua Oriol Junqueras izango da. Egun preso dago, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako auzia dela eta. EH Bilduko Josu Juaristi, BGNko Ana Miranda eta ERCko Diana Riba ere izango dira hautagaitzan.

Ribak "Estatuan eta Europa osoa ematen ari den inboluzioaz" ohar daitezela eskatu die demokrata guztiei.

Ildo horretan, Juaristik azpimarratu du "Estaturik gabeko nazioetako indar soberanistak elkartzeko eta lankidetza sendotzeko" unea dela, Espainian nahiz Europan.

Koalizioak erabakitzeko eskubidea "irmotasunez" aldarrikatuko du eta "Estatu espainiarreko demokrata guztien" babesa eskatu du, "inboluzio demokratikoari, errepresioari, eskubide politiko eta zibilen urraketari, prekarietateari, matxismoari eta gorrotoari aurre egiteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena