Politika
Euskadiren eskuduntzak
Agentziak | Erredakzioa
EAEK "otsailaren lehen hamar egunetan" jasoko du Pedro Sanchezen Gobernuaren lehen zazpi transferentzien inguruko proposamena.
Lehen transferentzien proposamena oso aurreratua dagoela dio Erkorekak. Argazkia: @Gob_eus
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteazken honetan jakitera eman duenez, EAEk "otsailaren lehen hamar egunetan" jasoko du Pedro Sanchezen Gobernuaren lehen zazpi transferentzien inguruko proposamena.
Eusko Jaurlaritza Sanchezen Gobernuaren proposamenaren zain dagoela gaineratu du Erkorekak, eskuduntza bakoitzak behar dituen bitartekoak, funtzioak eta funtzionario kopurua zehaztu behar baititu Espainiako Gobernuak.
"Lehen proposamena EAErentzat pozgarria izanez gero, transferentziari ekingo diogu ia jarraian", aurreikusi du Erkorekak.
"Ezberdintasunak ematen badira", ordea, "negoziatzen hasiko gara ezberdintasunak murrizteko, eta akordioa ahal den moduan eta ahalik eta arinen adosteko", gaineratu du.
Hala ere, proposamena "positiboa" izatea espero dutela esan du. "Ez da ezkorra izateko unea, itxaropentsu izatekoa baino; Espainiako Gobernuak botak jarri baditu, negoziazio prozesuan aurrera egiteko izan dadila espero dut, egoera denbora luzez egon baita geldituta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa