16:07

Politika

Unidos Podemos

Errejonek diputatu aktari uko egin dio

Agentziak | Erredakzioa

Podemoseko diputatuak bere eserlekua utzi du, Manuela Carmenaren plataformarekin aurkeztuko baita Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Errejon diputatuak, astelehen honetan, Unidos Podemos Kongresuko taldeari jakinarazi dionez, eserlekua utziko du Madrilgo presidentetzarako hauteskundeetan Manuela Carmenaren plataformarekin parte hartzeko.

Podemoseko idazkari politikoak prentsaurrekoa eman du bere erabakia ezagutzera emateko. "Lasai asko ordaintzen dut hartutako erabaki zuzenaren prezioa", esan du.

Podemosen zuzendaritzak agerraldi publikoetan eserlekua uzteko gonbidapena egin ostean heldu da Errejonen erantzuna. Podemosen zuzendaritzaren ustez, Errejonek "Mas Madrid" plataforman parte hartzen badu, Pablo Iglesiasen taldetik at egon behar du.

Errejonek Podemoseko bozeramaile gisa hasi zuen legealdia, baina 2017ko Vistalegreko Podemosen bigarren Bilkuran Irene Montero aukeratu zuten bozeramaile.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena