Politika
Sakabanaketa
Agentziak
Elkartearen ustez, 'ez dago arrazoi bakar bat ere' espetxe politika horri eusteko. Horrez gain, salatu du 'sortutako itxaropena urduritasuna eta frustrazioa bilakatu' dela senitartekoentzat.
Albisteak (3)
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak nabarmendu duenez, Espainiako zein Frantziako Gobernuak espetxe politikaren inguruan egindako "mugimenduak ez dira esanguratsuak" eta estatuon ekimena "ez da nahikoa". Horren ildoan, eta Fernando Grande-Marlaska¿ Espainiako Barne ministroak atzo egindako adierazpenen harira, "hitzetatik ekintzetara igarotzeko" eskatu dio.
Bi estatuen "mugimenduen" balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaileek. Elkartearen arabera, "ez dago euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko arrazoi bakar bat ere".
Salatu dutenez, "sektore jakin batzuen presiopean, amore ematen dute frantziar eta espainiar estatuek eta, horren ondorioz, sufrimendua mantentzen da eta bakea, konponbidea eta elkarbizitzarako bidean aurrera egitea eragozten dute".
Etxeraten esanetan, "egindako mugimendu eskas horien ondorioz", presoen senitarteko eta lagunak "okerrago" daude orain, "sortutako itxaropena urduritasuna eta frustrazioa bilakatu" direlako dira. "Ezin dugu normalizazioaz hitz egin", erantsi dute.
Hala, kritikatu dute bi gobernuak "euskal gizartearen oso atzetik" daudela "gatazkaren konponbidearen aldeko ekimenetan".
Horren ildoan, asteburuan Baionan eta Bilbon egindako manifestazioak "oso positibotzat" hartu dituztela nabarmendu dute.
Sakabanaketa, zenbakitan
Espainiako Gobernuak azken sei hilabeteotan egindako lekualdatzeei buruz, Errazkin eta Velezek zehaztu dute egindako 16 horietatik 14 gauzatu direla, eta "bakar bat ere ez dute Euskal Herriko kartzeletara ekarri".
"Gu erabiltzen jarraitu nahi ez badute, zergatik jartzen diote betoa Zaballari edo Iruñeari? Neurri politikoa ez bada, zergatik ez hurbildu presoak Euskal Herriko kartzeletara", galdetu dute.
Azaldu dutenez, 2018an zazpi trafiko istripu izan zituzten presoen senitartekoek, eta 16 pertsonari eragin zien. 2019an beste ezbehar bat izan da. "Azken 10 urteotan 100 istripu izan dira", deitoratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa