Politika
Instrukzio-epaitegia
Agentziak | Erredakzioa
Elixabete Nosellasek, Jokin Sarasolak, Martin Jose Zabaletak, Juan Goñik, Jose Begiristainek eta Juan Arangoak aurkeztuko dituzte salaketak; azken horrek, dagoeneko hilda dagoen arrebaren izenean.
Jesus Muñecas Aguilar guardia zibila. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
1975ean eta 1976an Tolosako Guardia Zibilaren kuartelean ustez jasandako torturak salatuko dituzte sei pertsonak datorren asteazkenean. Hain zuzen, Jesus Muñecas Aguilar guardia zibila salatuko dute.
Frankismoko krimenen aurkako plataformak agiri batean gaur jakitera eman duenez, Elixabete Nosellasek, Jokin Sarasolak, Martin Jose Zabaletak, Juan Goñik, Jose Begiristainek eta Juan Arangoak aurkeztuko dituzte salaketak; azkenak, Amparo Arangoa arrebaren izenean, hilda baitago.
“Jesus Muñecas eta beste guardia zibil batzuen ekintza kriminalak justiziaren eskuetan jarri nahi ditugu, urteetan zehar Tolosa, Donostia eta Zarautz aldeko milaka gazte antifrankista ikaratu zituztelako”, agirian azaldu dutenez.
Muñecas kapitaina salatzeko eta epaileen aurrean deklaratzeko “beste biktima batzuk euren txanda itxaroten ari dira”, plataforma horren arabera. Maria Servini Argentinako epaileak Muñecasen estradizioa eskatu zuen 2014an, Juan Antonio Gonzalez Pacheco (Billy el Niño) Espainiako poliziarenarekin batera, baina Auzitegi Nazionalak entregatzea errefusatu zuen, delituak preskribaturik zeudela iritzita.
Horren aurrean, Espainiako Gobernuak “Estatuko Fiskaltza Nagusiak 2016an ezarritako oztopoak ezabatu beharko lituzke”, plataformaren ustez, “Justiziako erakundeak ikerbidea abiatzera bultzatzeko”.
Gipuzkoako Aldundiaren eta eskualdeko udalen babesa eskatu du plataformak, eta elkarretaratzea deitu du urtarrilaren 16rako Tolosako epaitegien aurrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa