Politika
Itxaso Atutxari elkarrizketa
EiTB.EUS
"Abenduaren 31rako transferentzien egutegia ixtea ezinezkoa izan bada ere, aurki jasoko ditugu dagozkigun eskumenak", esan du Itxaso Atutxak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Itxaso Atutxa Radio Euskadin elkarrizketatu dute. Argazkia: EiTB
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentearen iritziz, Euskadiri dagozkion transferentziak eskualdatzeko "borondatea" erakutsi du Espainiako Gobernuak. Horregatik, Atutxak uste du urtarrilean itxiko dutela eskumenen egutegia.
Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroak azaroaren 26an iragarri zuen oraindik eskualdatu ez dituzten transferentzien egutegia zehaztuko zuela, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Hain zuzen ere, Bilbon Batzorde Mistoak egindako bileraren ondotik iritsi zen iragarpena.
Ildo horretan, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak atzo egindako adierazpenak ekarri ditu gogora Atutxak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Erkoreka nahiko garbi mintzatu zen, eta argi utzi zuen lanean ari direla. Beraz, abenduaren 31rako transferentzien egutegia ixtea ezinezkoa izan bada ere, aurki jasoko ditugu dagozkigun eskumenak", esan du.
Atutxaren esanetan, "egoera ona" da, "horretan lanean egonda, egun gutxiren buruan itxiko baitute egutegia". Nolanahi dela, azken hilabetetan negoziazioa "etenda" egon dela onartu du BBBko presidenteak. "Berdin dio egutegia abenduaren 31rako edo urtarrilaren 20rako prest egotea", nabarmendu du.
"Garrantzitsuena bi Gobernuen jarrera da. Hori dela eta, espero dut Pedro Sanchezen jokabidea 'positiboa' izatea", bukatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa