Politika
PP-Ciudadanos ituna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andaluziako Parlamentuko presidentetza Ciudadanosen esku izango da eta Voxek ordezkaria izango du Ganberako Mahaian.
Juanma Moreno, Andaluziako PPko buruzagia. Argazkia: EFE
Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek ituna egin dute Andaluzian: Juanma Moreno PPko buruzagia izango da Gobernuko presidente berria eta Ciudadanosen esku geratuko da Parlamentuko presidentetza.
Gaur lortu duten akordioaren arabera, Parlamentuko Mahaian bost alderdietako ordezkariak izango dira, hots, PP, Ciudadanos, PSOE, Adelante Andalucia eta Vox.
Parlamentuko Mahaia osatzeko saioa ostegun honetan egingo dute, eta litekeena da Andaluziako Gobernuko presidente berria izendatzeko osoko bilkura urtarrilaren 16an deitzea.
"Akordio honi esker Andaluziako Gobernuko presidentea aukeratzeko egon diren oztopo guztiak gainditu ditugu. Espero bezala, denok esandakoa betetzen badugu, ni izango naiz Andaluziako presidente berria", azpimarratu du Juanma Morenok.
Datozen egunetan koalizio gobernuaren osaketa adosten saiatuko dira. Presidentea Moreno bada, presidenteordea Juan Marin Ciudadanosen hautagaia izango dela espero da.
Amaitzeko, Morenok onartu du Voxekin harremanetan dagoela eta etorkizunean ere elkarrizketak izango dituela; izan ere, alderdi ultraeskuindarra funtsezkoa izango da inbestidura saioan eta Parlamentuko Mahaiaren osaketan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa