Politika
Segurtasun Batzordea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak bilera egin dute Madrilen.
Fernando Grande-Marlaska eta Estefania Beltran de Heredia bileran.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa Madrilen bildu dira gaur segurtasunaz eta bi gobernuek adostutako gaiez hitz egiteko. Ildo horretan, Ertzaintzak 'berehalako jazarpenak' egiteko aukera izango duela berretsi dute. Data zehaztea baino ez da falta horretarako, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak osatzen duten Segurtasun Batzordea joan den uztailean bildu zen azkenezkoz, Gasteizen. Orduan egindako akordioak berriro aztertu dituzte gaurko batzarrean, zertan diren jakiteko.
Terrorismoaren aurkako borrokaren baitan, informazioa trukatzeko foro guztietan Ertzaintzak parte-hartzea berretsi eta erasoak izateko arrisku-maila zein den aztertu dute bi ordezkaritzek.
Halaber, delitu gorien kasuan, Ertzaintzak Biriatuko mugan 'berehalako jazarpenak' egiteko aukera izatea hitzartu dute. Eskumen hori indarrean noiz jarriko duten zehaztea baino ez dela falta erantsi dute.
Horrez gain, Ertzaintzak Europako Poliziaren informaziora sarbidea izateko aukera ere aztertu dute, eta emakumeen aurkako indarkeriaz ere aritu dira: indarkeria matxista kasuak jarraitzeko sistemetara konektatuta egotea eta Espetxeetako Zuzendaritzak biktimek nahiz erasotzaileek kartzelan egiten dituzten sartu-irtenei buruzko informazioa ematea nahi du Ertzaintzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa