20:31

Politika

HAUTESKUNDE-INKESTA

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke Udal Hauteskundeak Gasteizen, Bilbon eta Donostian

EITB.EUS

EiTB Focus inkestaren arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak emaitzak hobetuko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako hurrengo hauteskundeak, EiTB Focus inkestaren arabera. Gasteizko kasuan, EAJk lehen tokia kenduko lioke PPri. Popularrek hirugarren postuan eskuratuko lukete. Gizaker inkesta-etxeak Euskal Irrati Telebistarentzat egindako galdeketaren datuak dira, Udal eta Foru Hauteskundeetarako sei hilabete geratzen direnean.

Inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egin zuten 1.750 telefono-deiren bidez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako Parlamentuari eta Iruñeko Udalari buruzko datuak ostegunean argitaratu ziren, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Hauteskundeen ingurukoak eguerdian plazaratu dira.

EAJ indar bozkatuena izango litzateke Gasteizko Udal Hauteskundeetan, 7 zinegotzirekin, aurreko hauteskundeetan baino 2 gehiago.

EH Bilduk aurrekoan lortutako emaitzari eutsiko lioke, eta bigarren indar bozkatuena litzateke.

Alderdi Popularrak 4 zinegotzi galduko lituzke, eta Arabako hiriburuko hirugarren indarra izatera pasatuko litzateke.

Elkarrekin Podemosek bere laugarren zinegotzia lortuko luke, eta PSE-EEk bat galduko luke.

Ciudadanos Gasteizko Udalean sartuko litzateke, 2 ordezkarirekin.

BOTO ASMOA GASTEIZEN eitb focus 2018 abenduak 16

ZINEGOTZIEN ESTIMAZIOA GASTEIZEN  eitb focus 2018 abenduak 16

EiTB Focusek Gasteizko politikariei eta Arabako hiriburuaren udal kudeaketari buruz ere galdetu du.

GORKA URTARAN EUSK eitb focus 2018 abenduak 16

BURUZAGI POLITIKOEN BALORAZIOA  GASTEIZKO UDALA eitb focus 2018 abenduak 16

GASTEIZKO UDALEKO KUDEAKETAREN BALORAZIOA  eitb focus 2018 abenduak 16

Bilbon, EAJk emaitzak hobetuko lituzke, eta zinegotzi bakarrera luke gehiengo osoa, 2015ean baino bat gehiago lortuko luke eta.

EH Bilduk ere zinegotzi bat gehiago eskuratuko luke.

Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk gaur egun dituzten 4 ordezkariak mantenduko lituzkete.

PPk 2 galduko lituzke, 2 ordezkari lortuta.

BOTO ASMOA BILBON  eitb focus 2018 abenduak 16

ZINEGOTZIEN ESTIMAZIOA BILBON  eitb focus 2018 abenduak 16

Herritarrek Bilboko alkateari eta zinegotziei buruzko iritzia ere eman dute inkesta, eta baita Udalaren jardunari buruzkoa ere.

JUAN MARI ABURTO EUSK eitb focus 2018 abneduak 16

BURUZAGI POLITIKOEN BALORAZIOA  BILBOKO UDALA eitb focus 2018 abenduak 16

BILBOKO UDALEKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  eitb focus 2018 abenduak 16

EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Donostian, 2 zinegotzi gehiago lortuta (11).

PPk zinegotzi bat galduko luke, 2 eskuratuko bailituzke. Irabazi taldeak, berriz, egun dituen 2ak mantenduko lituzke.

BOTO ASMOA DONOSTIAN eitb focus 2018 abenduak 16

ZINEGOTZIEN ESTIMAZIOA DONOSTIAN  eitb focus 2018 abenduak 16

Beste hiriburuetan bezala, inkestak Donostiako politikarien eta udalaren kudeaketaren gaineko iritzia ere galdetu du.

ENEKO GOIA EUSK eitb focus 2018 abenduak 16

BURUZAGI POLITIKOEN BALORAZIOA DONOSTIAKO UDALA eitb focus 2018 abenduak 16

DONOSTIAKO UDALEKO KUDEAKETAREN  BALORAZIOA  eitb focus 2018 abenduak 16

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen 400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1a, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 6,17 minutukoa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena