Politika
Hezkuntza-programa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka lagun bildu dira Iruñean, Skolae programak "hezkuntza-askatasuna, benetako amodioa eta seme-alaben generoa hil egin nahi" dituela salatzeko.
Skolae programaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean. Argazkia: EiTB
'Askatasunean hezi' herri-plataformak deituta, ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Iruñean Skolae Nafarroako Gobernuak sustatutako programari 'intsumisioa' adierazteko, "legez kontrakoa eta bidegabea" dela iritzita.
Deialdiarekin bat egin dute hainbat ordezkari politikok, tartean, UPNko eta PPko hainbat ordezkarik, esaterako, Javier Esparzak eta Ana Beltranek. Plataformako bozeramaile batek manifestua irakurri du esanez familiek ez dutela Skolaeren "aldebakarreko inposaketarik onartzen".
"Askatasun osoz erabaki nahi dugu gure seme-alabentzako hezkuntza, eta Hezkuntza sailari eskatzen diogu eskubide hori errespetatzeko, hala babesten baitute Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideekin lotutako beste arau batzuk", adierazi du plataformak.
Horren hitzetan, Nafarroako Gobernuak "genero-ideologia eta pentsamolde bakarra ezarri nahi ditu" Skolaerekin. Hezkuntza-programa hori "legez kanpokoa eta bidegabea da", ondorioztatu dute protestaren antolatzaileek.
Intsumisio Plazan egin dute elkarretaratzea, espresuki egindako hilerri batekin. Bertan, irudikatu nahi izan dute "hezkuntza-askatasuna, benetako amodioa, seme-alaben generoa eta familiei dagozkien funtzioak eta betebeharrak hil egin nahi" dituela Skolaek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa