19:31

Politika

Espetxe politika

Barne Ministerioak beste hiru preso gerturatu ditu

AGENTZIAK | ErredakzIOA

ETAko preso bat eta kale indarkeriagatik espetxean daude beste bi pertsona lekualdatu ditu Espainiako Gobernuak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak ETAko preso bat eta kale indarkeria ekintzengatik kondenatutako beste bi lekualdatu ditu, Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara.

Hain zuzen ere, Iñaki Beaumont Etxeberria Granadatik Soriara eraman dute; Jon Lopez Gomez, Ciudad Realetik (Gaztela-Mantxa) Zaragozara; eta Sabin Mendizabal Plazaola Valladolidetik Logroñora.

Hiru presoek kondenaren hiru laurdenak beteta dituzte.

Iñaki Beaumont 2000ko azaroaren 27tik dago espetxean. Auzitegi Nazionalak 18 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion, Miguel Angel Ruiz Langarica UPNren Iruñeko zinegotzia hiltzen saiatzeagatik. 2014an, kondenaren hiru laurdenak bete zituen, eta onartu egin du espetxe legaltasuna.

Jon Lopez Gomez  2005eko uztailaren 6tik dago espetxean. 17 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, kale indarkeria ekintzengatik, eta 2015ean bete zituen kondenaren hiru laurdenak. Onartu egin du espetxe legaltasuna.

Sabin Mendizabal Plazaola 2015etik dago kartzelan. 4 urte eta 6 hilabeteko kondena ezarri zioten, kale indarkeriagatik, eta uztailean bete zituen hiru laurdenak. Espetxe legaltasuna ez ezik, bere erantzukizuna ere onartu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena