10:32

Politika

Katalunia

Preso independentisten aldeko 48 orduko baraualdia egingo du Torrak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bartzelonako Sarrià auzoan antolatu duten baraualdian parte hartuko du igande honetan Generalitateko presidenteak.

1:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra Generalitateko presidenteak 48 orduko baraualdia egingo du, gaurtik hasita, gose-greban dauden lau preso independentistei elkartasuna adierazteko asmoz. Bartzelonako Sarrià auzoan antolatu duten baraualdian parte hartuko du igande honetan Torrak.

Arratsaldera arte egongo da auzo horretan; geroago Montserrateko monastegira abiatuko da, eta presoen aldeko beste baraualdi batean hartuko du parte. Generalitateko iturriek aditzera eman dutenez, monastegi hartan lo egingo du Torrak gaur eta bihar. Astearte goizean amaituko da baraualdia, eta orduan Kataluniako Gobernuko Kontseilu Exekutiboa gidatuko du.

"Kanpoan gaudenok gainerakoen ahotsa izan behar gara", esan du Torrak baraualdiaren harira, "Europan inork ez baitu ulertzen Espainian preso politikorik eta gose-greban dauden lagunik egotea".

Duela zortzi egun gose-greba mugagabea hasi zuten Jordi Sànchez ANCko presidente ohiak eta Jordi Turull kontseilari ohiak. Biak Lledonerseko kartzelan daude, Bartzelonan, behin-behineko espetxealdian. Handik hiru egunera, Josep Rull eta Joaquim Forn kontseilari ohiek bat egin zuten protestarekin eta gose-greba ere hasi zuten. Helburua litzateke euren egoera salatzea eta nazioartean oihartzuna lortzea, Elisenda Paluzie ANCko presidenteak azaldu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena