11:17

Politika

konstituzioa urteurrena

IUk eta Alderdi Komunistak Juan Carlos I.a salatu dute 'talde kriminala' eratzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Errege emerituak 13 delitu egin zituela salatu dute bi alderdi horiek. Besteak beste, Corinna zu Sayn-Wittgensteinen aurka ere jarri dute salaketa.

  • IUk eta Alderdi Komunistak Juan Carlos I.a salatu dute

    Juan Carlos I. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izquierda Unidak eta Espainiako Alderdi Komunistak Juan Carlos I erregearen aurkako salaketa jarri dute Auzitegi Gorenean, ustez 13 delitu egin dituelako: funtzionario-eroskeria, iruzurra, influentzia-trafikoa eta talde kriminal baten eraketa, besteak beste.

Gainera, Corinna zu Sayn-Wittgenstein errege emerituaren laguna salatu dute, baita Felix Sanz Roldan Inteligentzia Zentro Nazionaleko zuzendaria, Jose Manuel Villarejo polizia ohia eta Juan Miguel Villar Mir eta Juan Villalonga enpresariak ere, IUko iturriek jakinarazi dutenez.

"Estatuko erakundeek ustezko delitu horien aurrean erakutsitako pasibotasunari erantzuteko" aurkeztu dute salaketa.

Hain zuzen ere, Villarejok Corina zu Sayn-Wittgensteini egindako grabazioetan oinarritu dira Alderdi Komunistako eta IUko abokatuak salaketa jartzeko orduan. Grabazioetan aditzera eman zutenez, Juan Carlosek hainbat kontu zituen Suitzan, Marokon izen-mailegatzaile gisa erabili zituen kontu horiek eta Espainiako abiadura handiko trena Saudi Arabiari esleitzerakoan komisioak jaso zituen.

"Estatuburu baten funtzioek ez dute gisa horretako delituekin zerikusirik, beraz, ez du immunitaterik izan behar", diote salaketan.

"Grabazioek argi erakusten dute talde kriminala eratu zutela, ustez legalak ziren ariketa ekonomikoak egiteko helburuarekin sortu zuten arren", zehaztu dute.

Forudun denez Auzitegi Nazionalak ezin du errege emeritua ikertu. Horregatik, salatzaileek Gorenari eskatu diote aipatu gertakariak ikertzea.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena