Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gauerdian abiatu dute gose greba Lledoners kartzelan, aurrez larunbatean Jordi Sanchezek eta Jordi Turullek egin bezala.
Sanchez, Junqueras, Turull, Forn, Cuixart, Rull eta Romeva, Lledonersen. Argazkia: @omnium
Katalunian, Josep Rull eta Joaquim Forn kontseilari ohiek gose greba abiatu dute gauerdian, Jordi Sanchez JxCateko diputatuak eta Jordi Turull kontseilari ohiak larunbatean hasitako gose grebarekin bat eginez. Lledoners espetxean daude laurak, Bartzelona probintziako Sant Joan de Vilatorrada herrian.
Ohar batean azaldu dutenez, nazioarteko epaitegietara eta, bereziki, Europakoetara joatea eragozten dien Auzitegi Konstituzionalaren "blokeoa" salatu nahi dute protesta horrekin.
"Auzitegi Konstituzionalaren jarrera bidegabe eta irregularrak zuzenbide-estatuaren oinarriak zanpatzen ditu", adierazi dute. Halaber, kartzela kanpotik babesa ematen dietenei patxadaz eta irmotasunez egiteko eskatu diete.
"Muturreko neurria da, egoera hausnartu eta bere arrisku eta ondorioak ulertu eta onartu ostean hartutakoa", gaineratu dute.
Auzitegi Konstituzionalak beren errekurtsoak paralizatu izana salatu nahi dute horrela. Atzo zabaldu zenez, Konstituzionalak tramitera onartu ditu jada.
Rull, Forn, Sanchez eta Turullekin batera daude Oriol Junqueras, Raul Romeva eta Jordi Cuixart Lledoners espetxean, guztiak ere epaiketaren zain.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa