Politika
Hauteskundeak
Agentziak | Erredakzioa
Susana Diaz faboritoa da berriz presidentea izateko, baina hauteskundeen osteko hitzarmenek garrantzi handia izango dute. Ciudadanosek gora egitea aurreikusten da, eta Vox parlamentuan sar liteke.
6.541.748 hautesle daude deituta Andaluzian ziurgabetasunak markatutako hauteskundeetan. Hauteskundeen ostean hitzarmenak espero dira; tartean, PSOE, PP, Cs, Adelante Andalucia eta, beharbada, Vox.
PSOEko hautagai Susana Diaz da faboritoa. Andaluzian duela 37 urtetik hona sozialistek izan duten nagusitasuna luzatu nahi du, eta hauteskunde orokorretan Espainiako Gobernuak lortutako babesa hobetzea.
Diazen kanpaina pertsonalista izan da. Hedabideetan agertzen saiatu da hautagaia, eta "andaluziar azentuari" garrantzia eman dio, Pablo Casado PPko eta Albert Rivera Ciudadanoseko liderren presentziari aurre eginez.
Popularren hautagaia, Juanma Moreno, ekonomiaz aritu da batez ere. Lehenengo aldiz gobernatu nahi du, Ciudadanosen babesarekin.
Casado etengabe izan da Andaluziako kanpainan. Popularren liderrarentzat gaurkoa Espainiako hauteskundeen "lehen itzulia" da.
Juan Marin hautagaiak nabarmendu duenez, Ciudadanosek ez die Susana Diez eta PSOEri babesa emango. PPri gertuago azaldu da, eta bere alderdia “fidagarria” dela esan du, PSOEk inbestidura akordioa bukatzean izandako jarrerari kontrajarrita.
Laranja izan liteke gehien igoko den alderdia. Galdeketen arabera, orain duten diputatuen (9) bikoitza eskuratuko dute gutxienez.
Adelante Andaluciak, Podemos eta IUren arteko koalizioak, militantzian zentratu du kanpaina. Argi utzi du PSOErekin ez dutela gobernatuko, baina unean uneko hitzarmenak lortzeko prest daudela, eta ez dutela utziko eskuinaren gobernu bat izatea.
Teresa Rodriguez da hautagaia, "susanismoaren" aurreko ezkerreko alternatiba izan nahi duena.
Vox hauteskundeetako ustekabea izan daiteke. Kanpainan zehar protagonismoa eskuratzen joan da, eta galdeketa batzuen arabera, lehenengo aldiz sar liteke parlamentu batean.
Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren eta udaletako polizien 19.122 agente lanean izango dira hauteskunde egunean zehar.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa