Politika
Skolae hezkuntza programa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hezkuntza kontseilariak ziurtatu du lanean jarraituko dutela: "Nafarroan gehiago gara emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipio unibertsalean sinesten dugunak".
Albisteak (2)
Maria Solana Nafarroako Hezkuntza kontseilariak baieztatu du asko izan direla Skolae hezkuntza programa "okerrenean jartzen" saiatu direnak, eta atsekabetuta agertu da "horretan adituak diren profesionalak eta horien lana errespetatu ez dituztelako".
"Asko izan dira Skolaeren aurrean maltzurkeriaz jokatu dutenak, salaketak eta erasoak egon dira. Batzuek, oraindik ere, erasoa jasaten dute, eta hezkuntza programa auzitara eraman dute", esan du.
Nolanahi dela, ziurtatu du lanean jarraituko dutela: "Nafarroan gehiago gara emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipio unibertsalean sinesten dugunak, hots, ikasgeletan indarkeria matxistarekin bukatu behar dugula pentsatzen dugunak".
"Ongi gauzatutako programa" dela iritzita, Solanak argi esan du "zailtasunak zailtasun" Skolaeren helburua lortuko dutela.
UPN
Alberto Catalanek Gobernuak egindako presioa eta bortxaketa gaitzetsi ditu, baina, halaber, herritarren artean eta ikastetxeetan "ezinegona" sortu dela nabarmendu du. Gainera, Skolaek "doktrinatu" egiten duela salatu du.
Geroa Bai
Isabel Aranburuk ere salatutako erasoak gaitzetsi ditu, eta argi utzi du hezkuntza progama hori "beharrezkoa eta nahitaezkoa" dela, "berdintasunean hezteko beharrari erantzuten diola iritzita. Ildo horretan, Skolaeren aurka egin duten alderdien jarrera kritikatu du.
EH Bildu
Miren Aranoak "babesa eta elkartasuna" adierazi die Solana kontseilariari eta haren talde osoari, erasotzaileek berdintasunik ez dutela, eta, beraz, Skolae gisako programa bat beharrezkoa dela argudiatuta.
Nafarroa Ahal Dugu
Mikel Builek salatu du programa horri buruz zabaldu den irudiak "alde guztietako pertsona erradikalak asaldatzea" ekar dezakeela. Are, adierazpenak manipulatzea oso arriskutsua dela esan du.
PSN
Carlos Gimeno sozialista ere mintzatu da Skolaeren ika-mikaren harira, eta nabarmendu du programa horren etsai nagusia Hezkuntza Saila dela, alde batetik bestera joateagatik.
PP
Ana Beltran bozeramaileak Solana kontseilariak jasandako erasoak salatu ditu, baina justizia eskatu du kasu guztietan berdin jokatu behar dela aldarrikatuta.
LAB, ELA eta STEILASek erasotzaileen jarrera kritikatu dute
LAB, ELA eta STEILAS sindikatuetako ordezkariek aho batez kritikatu dute Skolae programaren aurka azaldu direnen jarrera, baita Maria Solanak jasandako erasoak ere.
EH Bilduk ahala eskatuta, ostiral honetan agerraldia egin dute Nora Salbotx (LAB), Uxue Lasa (STEILAS), Rakel Laspidea (ELA) eta Sonia Ontoria (ELA) ordezkariek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa