15:13

Politika

Euskal Hiria Kongresua

EAE eta Iparralde elkarlanean arituko dira lurralde-integrazioa bultzatzeko

Agentziak | Erredakzioa

EAEk Arku Atlantikoaren barruan izan behar duenaren harira, Europako programetarako hautagaitza komunak" aurkeztea adostu dute.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lurralde plangintzan, mugaren bi aldeetan Europako programak lortzeko hautagaitza bateratuak aurkezteko akordioa sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoak eta Ipar Euskal Herriak, Euskal Hiria biltzarrean. Bi eskualdeetan garapen ekonomikoa antolatzeko ardura duten buruzagiak biltzen ari dira astelehen eta astearte honetan.

EAEko eta Ipar Euskal Herriko lurralde plangintzaren arduradunak aurrenekoz bildu dira Bilboko biltzarrean. 300 bat adituk ere parte hartu dute. Hiri, denda, turismo, klima eta energiaren papera aztertu dute, egun zein etorkizunera begira.

Muga arteko memorandumak lau ardatz ditu. Besteak beste, “Europako programak bereganatzeko hautagaitza komunak” aurkezteko lan egingo dute. Era berean, “azpiegitura berde, hiri eta landa-eremuko habitat, paisaia, mugikortasun eta energia, urak eta hondakinak” aztertzeko adierazleak sortuko dituzte.

Gainera, etorkizunera begira “zuzentarau eta orientabide” komunak bilatu eta proiektu bateratuak zehaztuko dituzte.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak biltzarrean azaldu duenez, “lankidetzan eta modu bateratuan erronkei aurre egiteko aukera bat da”. Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea ere ekitaldian izan da.

Bultzatu 2050 Euskadiren Hiri Agendako lehen pausoak aurkeztuko dituzte astearte honetan, Euskal Hiria biltzarrean. Etxebizitza, osasun, enplegu edo energia politiken bitartez kolektibo behartsuenei laguntzeko proiektu bat da, NBEko Habitat egitasmoak bultzatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena