16:00

Politika

Bilera

Transferentzien Batzorde Mistoa Bilbon bilduko da azaroaren 26n

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du zazpi urte daramatzatela bildu gabe. Gainera, Euskadin biltzen diren aurreneko aldia izango da astelehenekoa.

  • Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

    Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi transferentziaren eskualdatzea ofizial egiteko asmoarekin, bilera egingo du Transferentzien Batzorde Mistoak azaroaren 26an. Zazpi urte igaro dira azkenekoz batu zirenetik, eta Euskadin elkartzen diren lehenengo aldia izango da astelehenekoa.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, hitzordu horretan landuko dituzten gaiak zehazten dabiltza Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua eta Meritxell Batet Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministroa. Litekeena da batzarra Bilbon egitea.

Atzo bertan, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak AP-1 autobidearen Armiñon eta Burgos arteko zatia eta Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbao-Basauri trenbide lineak EAEren esku uzteko "aurreakordioa" hitzartu zuten.

Horri esker, transferentzien aferarekin lotutako negoziazioa desblokeatu dute, eta orain Batzorde Mistoari dagokio bi eskumenen transferentzia gauzatzea.

Jaurlaritzak, bere aldetik, nabarmendu du 2011az geroztik ez dutela bilerarik egin. Halaber, gogora ekarri du estreinakoz elkartuko direla Euskadin.

Hitzordu horretara, gobernu bakoitzeko zortzi ordezkari joango dira, eta Erkoreka eta Batet arduratuko dira a batzarra zuzentzeaz.

Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo egunean zehaztuko dituzte bileraren nondik norakoak; besteak beste, dekretuen edukiak eta bileran egongo diren ordezkarien izenak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena