Politika
Aurrekontuak 2019
Agentziak | Erredakzioa
Une honetan, EH Bildu da Aurrekontuen negoziaziotik baztertu ez den alderdi bakarra, Elkarrekin Podemosek eta PPk dagoeneko iragarri baitute ez dituztela kontuak babestuko.
Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk jarrerak hurbildu dituzte astearte honetan egindako bileran, eta 2019ko Aurrekontuak negoziatzen jarraituko dutela esan dute. EH Bilduk pentsiodunen baldintza ekonomikoak hobetzea eskatu du Aurrekontuak negoziatzen jarraitzeko.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua EH Bilduren ordezkariekin bildu da Gasteizen, Aurrekontuen inguruan abertzaleen babesa lortzeko, EAJk eta PSE-EEk ez dutelako kontuak aurrera ateratzeko nahikoa indar.
Batzarra bukatutakoan, Azpiazuk iragarri du Gobernuak esfortzua egingo duela, "iragan astean EH Bilduri egindako proposamena neurri batean aldatzeko". Hain zuzen ere, 48 milioi euro pentsioak osatzeko bideratzea proposatu zioten, baita enplegua sustatzeko egitasmoak abiatzea ere.
"Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi ditu 2019ko Aurrekontuak. Ez egin zalantzarik", berretsi du sailburuak.
Une honetan, EH Bildu da Aurrekontuen negoziaziotik baztertu ez den alderdi bakarra, Elkarrekin Podemosek eta PPk dagoeneko iragarri baitute ez dituztela kontuak babestuko.
Ildo horretan, Azpiazuk argi utzi du koalizio abertzaleak ere "esfortzua egiteko asmoa" erakutsi duela.
Gauzak horrela, Azpiazuk eta Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak zehaztu dute, "enpleguari dagokionez", jarrerak hurbildu dituztela. Horrek esan nahi du hurrengo bilerak, batik bat, pentsioetan oinarrituko direla.
Bileraren ostean komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Iriartek begi onez jo du "esfortzua egiteko borondatea" izatea, baita EH Bilduk egindako proposamenak aztertzeko konpromisoa hartu izana ere.
"Borondatea egonda, bidea irekitzen da, eta guk ere ez dugu azken unera arte etsiko", baieztatu du Iriartek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa