22:19

Politika

Balorazioa

Erabakitzeko bidean, galdeketak 'ezinbesteko pausoak' dira Gure Esku Dagorentzat

eitb.eus

Angel Oiarbide bozeramaileak dinamikaren helburua Euskal Herriko lurraldeetan "erreferendum bidez nolako herria nahi dugun erabakitzea da", azpimarratu du.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak eskerrak eman dizkie Donostiako, Irungo, Balmasedako, Zallako eta Alonsotegiko herri-galdeketetan parte hartu duten 28.684 pertsonei eta beren "determinazioari esker" bozkatzea posible egin duten 2.000 boluntarioei.

 

 

Bost galdeketa horien parte-hartzea, guztira, % 12,46koa izan da.

Plataformak nabarmendu duenez, erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak "Euskal Herriko biztanleen herena bizi den eremuetara iritsi dira", eta 220.000 dira "erabakitzeko eskubidea gauzatu dugun herritarrak", orain arte egindako 208 galdeketetan.

Oiarbiderentzat, boto horiek "aktiboak" dira, "etorkizuna gure eskuetan sentitzen dugunak, eta erabaki arte, norabide horretan pausoak emateko prest gaudenak".

Azaldu duenez, galdeketen lehenengo helburua, alde batetik, "ahalduntzea eta erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida gizarteratzea" da, "ahalik eta herritar gehienetara" iritsiz. Zentzu horretan, dinamikaren parte da "anbizioa". "Zaila da gu asetzea, gure helburua gizartearen % 100a delako", esan du.

Bigarren helburua, bestetik, "ariketa demokratikoa eta, ondorioz, tresnak, jakinduria eta gaitasunak gureganatzea" da. Hor, Gure Esku Dagok "gizartea saretzea lortu du", eta "herritarrak aktibatzea eta ahalduntzea".

"Gaurko pausoa handia eta ezinbestekoa izan da", esan du, "loteslea izango den erreferendum batean bozkatuko dugun eguna buruan".

"Hurbiltzen ari gara erabakitzeko momentura. Eta, orain, inoiz baino determinazio gehiagorekin jarraituko dugu norabide horretan pausoak ematen", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena