19:19

Politika

Iruñean

Altsasukoak askatzeko eskatu dute Iruñean, kartzelan sartu eta 2 urtera

eitb.eus

Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten Ainara Urquijok irakurri du komunikatua, Altsasukoen izenean. Iruñean egindako jardunaldietan, auziari buruz hausnartu dute juristek, kazetariek eta politikoek.

  • Altsasukoak aske uzteko eskatzeko elkarretaratzea, Iruñean / Irudia: EFE.

    Altsasukoak aske uzteko eskatzeko elkarretaratzea, Iruñean / Irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elkarretaratze jendetsu batekin bukatu dute Iruñean egindako Altsasukoak Libre jardunaldiak, gazteak kartzelan sartu zituztenetik bi urte bete direnean. Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske elkarteek antolatu dituzte.

"2 urte. Txarrenari onena atera diozu, Altsasukoak aske" lelopean, Gazteluko plazan bildu dira 2.500 pertsona, Altsasuko gazteak askatzeko eskatzeko.

Elkarretaratzean, antolatzaile batek nabarmendu ditu, igarotako denboraz gainera, "gastatutako 99.000 euroak eta bisitetan egindako 107.000 kilometroak". Zaballako presondegira (Araba) joan baino lehen, Soto del Realen (Madril) egon ziren kartzelatuta.

Ekitaldian, Ainara Urquijok hartu du hitza. Bi urteko kartzela zigorra jarri zioten auzi honetan, mehatxuak eta desordena publikoengatik. Zigortutakoek kritikatu dutenez, "Estatuko segurtasun indarrak defendatzeko, gezur bat asmatu eta bultzatu dute", epaiketan "argi" geratu arren euren bertsioa "faltsua" zela.

Auzitegi Nazionalaz gain, Altsasuko gazteek "bertsio faltsu hori bultzatzera lagundu zuten" hedabideak ere kritikatu dituzte, "gure aurpegiak, adinak eta izenak publikatuz" Nafarroako udalerriko "irudi faltsua" hedatzera lagundu zuten.

Hala ere, Altsasuko herria "proportzionaltasun falta" salatzeko batu zen. Urquijok irakurritako testuaren arabera, protestek horietako lau aske geratzeko lagundu zuten. Lehen urteurrenean, gainera, "Iruñean inoiz egin den manifestazio handietako bat" gakoa izan zen gazteak Zaballako kartzelara hurbildu ditzaten.

Horregatik, familiengandik gertuago egoteagatik pozik agertu dira, eta eskerrak eman dizkiete lagundu dituzten elkarte eta pertsonei. Azkenik, "dena bukatzea" eskatu dute, "urte batzuk barru arrazoia ematen digutenean, beranduegi izango baita".

 

 

Altsasukoak Aske eta Altsasuko Gurasoak elkarteek deituta

Haizea Remirezek eta Idoia Goikoetxeak irakurri dute Altsasukoak Aske plataformaren komunikatua. Esan dutenez, epaiketaren ostean, "ondorioa argia da: akusazioen terminoak eta kontakizuna bertan behera geratu da, irregulartasunak agerikoak dira, eta auzi honen atzean dagoen bultzada politikoa eta poliziala argi ikusten da".

"Baina Auzitegi Nagusia da, egitura juridiko bereziaren oinarria, salbuespen auzitegia, eta epaiak argi utzi zigun", esan dute. Nabarmendu dutenez, "bideak irekita jarraitzen du", eta gogoratu dute oraindik helegiteari buruz Auzitegi Nazionalak zer ebazten duenaren zain daudela. Gainera, auziarekin aurrera jarraitzeko prest agertu dira, Konstituzio Auzitegian edota Estrasburgoko Auzitegian.

Azkenik, Altsasuko Gurasoen ordezkari batek hartu du hitza. "Herriari eta gurasoei eraso egin" nahi izan ziotela esan du, eta "aitzakia aurkitu zuten: goizaldeko liskar bat".

"Terrorismo kasu bat nahi zuten eta euren terrorismoa ari gara pairatzen: minez eta sufrimenduz betetako bi urte. Baina, guztion artean, Zuzenbide Estatu baten oinarrizkoena nola behera erortzen den ikustea lortu dugu: oinarrizko eskubideen garantia judizialen errespetua", azpimarratu du.

Aldarrikapenaz gain, hausnarketa

Azken bi egunetan, familiarrek eta lagunek hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Juristek, kazetariek eta politikoek hartu dute parte.

Gainera, Gazteluko plazan informazio puntu bat jarri dute, mobilizazioei buruzko argazki-erakusketa batekin eta kartzela bateko gela batekin. Bertan 24 pertsona sartu dira guztira, zigortutakoak presondegian egon diren hilabete bakoitzeko bat, ostiraletik larunbatera ordu erdiko txandetan.

ALTSASU ELKARTASUN GUNEA IRUNEAN

Kartzela Gazteluko plazan. Argazkia: EFE.

Jardunaldietan parte hartu dute, besteren artean, Garbiñe Biurrun epaileak, Olga Rodriguez zuzenbide penalean adituak eta Amaia Izko abokatuak. Gainera, Iruñeko Gazteluko plazan karpa informatibo bat jarri dute. Bertan, presondegiko gela bat ere jarri dute, barruan pertsona bat barruan dagoela.

Biurrunek gidatutako mahai-inguruan, auziaren gako juridikoak izan dituzte hizpide. Rodriguezek behin behineko kartzelaldiaren erabilpena aztertu du, Barberrek sententziari buruz hitz egin du eta Izkok terrorismoaren aurkako legediaren erabilpena azaldu du.

Gero, Mariano Ferrer kazetariak gidatutako eztabaida batean, komunikabideek izandako eginkizunaz hitz egin dute. Bertan, adituek hedabide batzuek egindako kontakizuna aztertu dute, eta beste hedabide alternatiboak izatearen garrantzia aipatu dute.

Elkarretaratzearen ostean egindako mahai inguruan, Josu Juaristi, Maite Mola, Joan Tarda eta Gabriel Rufian politikariek auzia Europako ikuspuntutik aztertu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena