21:20

Politika

Proposamena

Euskara Errioxako kultura-ondarearen parte izatea nahi du PSOEk

Agentziak | Erredakzioa

Unescok Gizateriaren Kultura Ondare izendatutako Yuso eta Suso monasterioetan agertu ziren gaztelaniazko eta euskarazko lehen esaldi idatziak, Donemiliaga Kukulan.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskararen inguruan polemika handia sortu da Errioxan, izan ere, PSOEk aldaketa batzuk egin nahi ditu Errioxako Estatutuan, besteak beste, gaztelania eta euskara autonomia erkidego horretako kultura-ondarearen parte izateko. Ekimen horren bitartez, “Espainiako hizkuntza guztien topagune” izendatu nahi du Errioxa alderdi sozialistak.

PSOEk beste aldaketa bat proposatu du, Espainiarekin lankidetzan bada ere, Errioxak ikerketa zientifikoa eta teknikoa gauzatzeko eskumena izan dezan. Ildo horretatik, “euskarari eta gaztelaniari arreta berezia” jartzea eskatu du, “Errioxako jatorriaren parte izateaz gain, ondare historiko zein kulturala osatzen dutelako”.

Gainera, Errioxako Estatutuaren sarrera aldatzeko eskatu du alderdi sozialistak, izan ere, gaztelaniazko eta euskarazko lehen esaldi idatziak Donemiliaga Kukulako monasterioan agertu ziren. PSOEren iritziz, horrek denon “arreta eta babesa” merezi du.

Zehazki, Unescok Gizateriaren Kultura Ondare izendatutako Yuso eta Suso monasterioetan agertu ziren gaztelaniazko eta euskarazko lehen esaldi idatziak, Donemiliaga Kukulan. Euskarazko esaldiak ondorengoa dio: “Izioqui dugu, guec ajutu ez dugu” (Irabazi dugu, ez dugu inoren laguntzarik izan).

ERRIOXA euskara eitb

Jose Ignacio Ceniceros Errioxako presidenteak (PP) ziurtatu du euskarak ez duela zerikusirik errioxarrek dituzten sentimenduekin. Ildo horretatik, gaztelania haien nortasunaren bereizgarri nagusietako bat dela eta errioxar guztiek sentimendu horri eusten diotela gaineratu du.

Francisco Ocon Errioxako PSOEren idazkari nagusiak ohar batean azaldu duenez, duela 600 urte euskaraz hitz egiteari utzi zioten Errioxan, “eta asmoa ez da euskara hezkuntza sisteman ez beste edonon sartzea”. Gauzak horrela, “herritarrak bereizteko elementu bat izan beharrean, Espainiako beste hizkuntza bat” dela nabarmendu du.

“Pertsona askok herritarrak bereizteko asmoz erabili nahi dituzte hizkuntzak, baina guk guztiz kontrakoa lortu nahi dugu”, ohartarazi du PSOEren kideak azken orduetan sortutako polemikaren harira.

Bestalde, Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak esan du Errioxako PSOEren proposamenarekin Pedro Sanchez alderdi abertzaleen aurrean “belauniko” jartzen ari dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena