Politika
Memoriaren Eguna
Agentziak | Erredakzioa
Erakundeen ekitaldietatik bananduta, Euskadiko PPko presidente Alfonso Alonsok ETAren biktimek "berariazko tokia" izatea eskatu du, bere ekintzak "zuritzen" dituen memoriaren aurrean.
Alfonso Alonsoren hitzaldia PPk Irunen egindako ekitaldian / EFE.
Memoriaren Eguneko ekitaldi instituzionaletatik kanpo, Alderdi Popularrak terrorismoaren biktimak gogoratu ditu, bakarrik egindako ekitaldi batean, Irunen. ETAren biktimen memoriaren "esanahi politiko sakona" aldarrikatu du.
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea izan da ekitaldian, hiru lurraldeetako liderrekin —Raquel Gonzalez (Bizkaia), Iñaki Oyarzabal (Araba), eta Borja Semper (Gipuzkoa)—, Amaya Fernandez idazkari orokorrarekin eta beste karguekin batera.
Hitzaldi labur batean, ETAren biktimek "berariazko toki" bat izatearen alde agertu da Alonso, ETAren ekintzak "zuritu" nahi duen memoria baztertuz. Memoria horrek ETAren "proiektu politikoa berreskuratzeko" helburua duela salatu du, ETAk "armak hartu zituzten".
Popularren liderrak esan duenez, "ahanztura baino zerbait txarragoa dago", eta hori "memoria faltsua" da: "Biktimen konpromisoa, duintasuna eta errugabetasun sakona legitimatu beharrean, hiltzailea justifikatzen eta etorkizuneko generazioen aurrean Euskal Herriaren askatzaile bezala aurkezten duen memoria eraikitzea", gehitu du.
Bere iritziz, justifikazioaren atzean "armak hartzera bultzatu zuen proiektu politikoa berreskuratzeko" asmoa dago, "hiltzea gaizki egon zela onartu arren, proiektua legitimoa zela" esanez.
"Eta proiektua ez zen batere legitimoa. Memoria ETAren proiektua errefusatzea da, biktimak gogoratzen ditugun bakoitzean ETA garaitzea", gehitu du.
Beste alderdiekin ekitaldia ezin partekatzea "sakonki deitoratu" du. Esan duenez, "azkenean bere iragana zuritu nahi dutenen tesiak gailentzen dira, atzera begiratzeak lotsa ematen dielako".
Bere iritziz, oinarrizkoa da ETAk zergatik hil zuen gogoratzea: "Euskadin gorrotoagatik erail da, proiektu politiko zehatz bat inposatzeko erail da, Euskadiren independentziarena, hemen estatu sozialista totalitarioa eraikitzailearena".
Jose Lusi Caso Errenteriako zinegotzia eta Gipuzkoako ETAren beste biktimak gogoratu ditu Alonsok. 1997ko abenduaren 11n hil zuen ETAk PPko zinegotzia, Irunen.
"Ezinezkoa da duineztasuna ez gogoratzea, pertsona horiek galtzearen bidegabekeria", esan du Euskadiko PPko presidenteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa