Politika
Bakegintza
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, “torturaren arazoa genero ikuspegi batekin aztertzeko premia” azpimarratu du Foro Sozialak, “bereziki emakumeek bizi izandako drama aitortzeko”.
Albisteak (2)
Euskal Herrian “torturaren biktimen aitortza ofiziala egiteko” eskatu die gaur Foro Sozial Iraunkorrak erakundeei eta gizarteari. Era berean, torturak jasan zituzten emakumeek sufritutako indarkeria matxista kontuan hartzeko aldarrikatu du.
Torturak jasan dituzten emakumeei zuzendutako jardunaldia egin du Foro Sozialak Donostian. Hiru biktimaren lekukotzak entzun dituzte, erakundeak agiri batean jakitera eman duenez.
Tratu txarrak jasan dituzten pertsonen aintzatespen ofiziala eskatu du Nekane Altzelai Foroko bozeramaileak. Gainera, “torturaren arazoa genero ikuspegi batekin aztertzeko premia” azpimarratu du Foro Sozialak, “bereziki emakumeek bizi izandako drama aitortzeko”.
“Emakumeek euskal gatazkan bizi izan duten zapalkuntzak eta motibazio politikoko bazterkeriak sistema heteropatriarkalarekin lotura estua dute”, adierazi du Altzelaik. “Testuinguru horretan emakumeek bizi izan dituzten indarkeriak ulertzerik ez dago, eragin dituzten arrazoiak alde batera utzita, ezta tortura ere”, erantsi duenez.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan bultzatutako torturaren inguruko txostena aintzat hartu du Foroak. Altzelairen ahotan, “bizikidetza eraikitzeko bidean mugarri izan da, biktima horien egia aitortzeko mekanismoa bihurtu baita”.
“Ekimen mota horientzako beharrezko baliabide guztiak bideratzen” jarraitzeko eskatu die Altzelaik Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Zentzu horretan, “diktadura frankistako eta trantsizioren aurreneko urteetako tortura kasuak sakonago ikertzea” exijitu die.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa