13:08

Politika

Eusko Legebiltzarra

'Herenegun'-i egindako kritikekin 'urrunegi' joan izana egotzi dio Urkulluk PPri

Agentziak | Erredakzioa

Lehendakariak Borja Semperri erantzun dio Eusko Legebitzarrean, PPk Eusko Jaurlaritzaren material didaktikoa berriro kritikatu eta gero.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Herenegun' ETAren historian izandako mugarri nagusiak eta testuinguru soziopolitikoa jorratzeko material didaktikoa "hobetu daitekeela" esan du, gaur (ostirala), Iñigo Urkullu lehendakariaK, baina programari egindako kritikekin "urrunegi" joan izana egotzi dio PPri.

Urkulluk Borja Semper PPko bozeramaileari erantzun dio, popularrek Eusko Jaurlaritzaren material didaktikoa berriro kritikatu ondoren. Semperren esanetan, material horrekin "hauspoa ematen zaio ETAri" eta taldea "justifikatu" egiten da.

Eusko Jaurlaritzak eskoletara eraman nahi duen programa hori ekarpen fasean dago Eusko Legebiltzarrean; ETAko biktimen eta taldeko kide ohien hainbat testu eta bideo jasotzen ditu, baita ordezkari politiko eta erakundeena ere. Hala ere, programaren materiala PPk, PSEk eta biktimen hainbat elkartek gaitzetsi dute.

Lehendakariak material didaktikoa hobetzeko beharra babestu du, baina "zuhurtziaz" eta zarata handirik egin gabe jarrerak alderatzeko.

Hala ere, Urkulluk Semperren adierazpenen inguruan esan duenez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako programa horretan "ez da ETAren terrorismoaren inongo legitimazio formarik ez beste edozein bortizkeriarik onartzen".

Material horretan, "giza eskubideen edo bizitzaren aurka azken 60 urteotan gertatu diren erasoak alde batera utzi edo ezkutatu ezin direla" esan du lehendakariak. "Premisa horiek oinarri hartuta egin da unitate didaktikoa", gaineratu du.

Horren harira, lehendakariak gogoratu duenez, bortizkeriaren erabilera legezkoa zela uste izanez, giza eskubideak ez direla errespetatu eta hori Euskadin gertatu den "txarrena" izan dela jasotzen du material didaktikoak.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena