22:06

Politika

Sortu

Bateragune auzian zigortutakoek antzeko prozesu judiziala ikusten dute Katalunian

Agentziak | Erredakzioa

“Benetako Bateragune kataluniar baten aurrean gaude”, adierazi du Rodriguezek. Sortuko buruzagiaren hitzetan, “orain lehen bezala” gai honetan “justizia erabili” dute.

  • Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta. Irudia: EiTB

    Arkaitz Rodriguez, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian Bateragune auzi berri posibleaz ohartarazi du gaur Arkaitz Rodriguez Sortuko buruzagiak. Rodriguezen ahotan, espetxeratutako politikari independentisten aurkako prozesu judizialak Arnaldo Otegiren zigorrarekin amaitu zenaren “ezaugarri berberak” ditu.

Rodriguezek, Rafa Diez Usabiagak, Sonia Jacintok eta Miren Zabaletak prentsaurrekoa eman dute Donostian. Guztiak Bateragune auzian zigortu zituzten, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearekin batera. Otegik, ordea, ez du agerraldian parte hartu, Bruselan dagoelako.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) Espainia zigortu zuen asteartean, Bateragune auzian Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak Arnaldo Otegiren aurka azaldutako alderdikeria onartu ez zuelako.

Batasuna berreraikitzeagatik bost auzipetuei ezarritako zigorraren eta Kataluniako politikari independentista presoen egoeraren arteko paralelismoa egin du gaur Arkaitz Rodriguezek.

"Benetako Bateragune kataluniar baten aurrean gaude"

Gaia Auzitegi Gorenean eta Auzitegi Nazionalean dago, eta Bateragune auziaren “ezaugarri berberak eta helburu berdinak” ditu, Rodriguezek nabarmendu duenez.

“Benetako Bateragune kataluniar baten aurrean gaude”, adierazi du Rodriguezek. Sortuko buruzagiaren hitzetan, “orain lehen bezala” gai honetan “justizia erabili” dute. Gertatutakoaren “kontakizun faltsua eraiki” dute, auzipetuak “indarkeria estrategia batekin” lotzeko, gaineratu duenez.

Horrela, Botere Judiziala “Estatu estrategia baten euskarri da, Espainiaren batasuna kosta ahala kosta bermatzeko helburuarekin”, azpimarratu du.

Rodriguezen esanetan, Estatuak jokabide hori du, Euskal Herria eta Katalunia demokratikoki “erakartzeko eskaintzarik ez duelako”. “Ezintasun” hori ikusita, “GAL judiziala, justizia erabili, legeak bihurritu, ‘Brunete mediatikoa’ eta errepresio argi eta garbira” jotzen du Estatuak, “indarkeriara”, alegia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena