Politika
Estrasburgoren epaia
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, “auzitegiaren epaiari lotuta gaude”, onartu du Barne ministroak Senatuko pasilloetan.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa Senatuan. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEA) epaiak “Espainiako Justizia zalantzan” jartzen ez duela uste du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak. Bateragune auziaren epaiketan, Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiaren oinarrizko eskubideak urratu zituela ebatzi du GEEAk.
Hala ere, “auzitegiaren epaiari lotuta gaude”, onartu du Marlaskak Senatuko pasilloetan. “Errespetu osoa merezi du, duela egun batzuetako zigor-metaketen ebazpenak bezalaxe”, gaineratu du ministroak, Frantziako espetxeetan urteak eman dituzten presoen eskaerari erreferentzia eginez. Zigorrak metatzea eskatu zuten euskal presoek, baina Europako Auzitegiak Espainiako Justiziaren irizpidea babestu zuen.
Ministroaren hitzetan, Estrasburgoko auzitegiaren epaiek “legitimotasun guztia” dute, “demokrata orok” onartu beharko luke hori. Iritzi sakona eman aurretik, sententzia irakurri nahi duela azaldu du Marlaskak, baina epaiak Espainiako Justizia ezbaian jartzen duenik ukatu du.
“Nola egongo da ba Espainiako Justizia zalantzan”, ziurtatu du. Giza eskubideen urraketen inguruan epai kopuru txikiena du Espainiak Estrasburgon, ministroaren arabera. Horretarako, “Europako Kontseilua osatzen duten 47 herrialdeen Justizia zalantzan jarri beharko lukete”, ziurtatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa