19:28

Politika

Estrasburgoren epaia

Justizia erabiltzeaz gogoeta egitea eskatu du Urkulluk, 'galbideratzea' delako

Agentziak | Erredakzioa

Lehendakariak gogorarazi duenez, prozedura judizialaren “aurreneko pausoetan” akusatuen atxiloketekin eta espetxeratzeekin ados ez zegoela esan zuen.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria Txilen. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria Txilen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainian “bizitza politikoa baldintzatzeko, Justiziaren erabilpen eta galbideratzea izan litekeenaren” inguruan gogoeta bat egiteko unea heldu dela uste du Iñigo Urkullu lehendakariak.

Moneda Jauregian, Santiagon, Sebastian Piñera Txileko presidentearekin bildu ondoren, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia hizpide izan du Urkulluk.

Estrasburgok ebatzi duenez, Bateragune auzian zigortutakoek ez zuten epaiketa justu eta inpartziala izan. Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste lau buruzagik Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea errekusatzea eskatu zuten 2011n.

Lehendakariak gogorarazi duenez, prozedura judizialaren “aurreneko pausoetan” akusatuen atxiloketekin eta espetxeratzeekin ados ez zegoela esan zuen.

“Bizitza politikoa baldintzatzeko, Justizia erabiltzeko galbideratzea izan litekeenaz gogoeta sakon bat egiteko unea heldu da Espainiako Estatuan”, adierazi du Urkulluk.

“Politikaren benetako zentzua eta Justiziaren benetako funtzioa zein izan behar den” zehazteko, azterketa bat egitea beharrezkoa dela uste du lehendakariak.

Urkulluren ahotan, biek “herritarren ongizatea bermatu behar dute”, baina “une bakoitzean egokituz”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena