Politika
'España Ciudadana' plataforma
Agentziak | Erredakzioa
Komunikatu batean azaldu duenez, “gazte talde bat elizan sartu da eta kanpandorrean sartu da, apaizek jakin gabe”.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Altsasuko parrokiak "eliza bere misio pastoraletik aparteko beste helburuetarako erabiltzea" deitoratu du, Ciudadanosen plataformaren ekitaldia egin duten bitartean elizako kanpaiak entzun ostean.
Ekitaldia hastean, elizako kanpaiak jotzen hasi dira, momentu horretan hitz egiten ari zen Beatriz Sachez Seco ETAren biktimaren hitzaldia entzutea zailduz.
Komunikatu batean parrokiak azaldu duenez, "gazte talde bat elizan sartu da 11:00etako meza bukatzean" eta "koruko eskaileran gora kanpandorrera iritsi dira, sakristian zeuden parrokiako apaizek jakin gabe".
"Kanpandorrean, atea itxi eta kanpaiak eskuz jotzen hasi dira. Foruzaingoa jarraian sartu da elizan, eta behin atea irekita, kanpandorrera igo dira eta gazteak identifikatu dituzte", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa