18:31

Politika

Katalunia

Pablo Iglesias: 'Lotsagarria da: 9 urte 'La Manada'rentzat, 25 Junquerasentzat'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Unidos Podemoseko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Kataluniako egoera ez dute epaileek konponduko, politikak baizik.

  • Pablo Iglesias Unidos Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Pablo Iglesias Unidos Podemoseko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'La Manadako' bortxatzaileei epaileek ezarritako 9 urteko espetxe-zigorra eta Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiarentzat Fiskaltzak eskatutako 25 urteko espetxealdia alderatu ditu Pablo Iglesias Unidos Podemoseko idazkari nagusiak, eta "lotsagarria" dela ondorioztatu du.

"Lotsagarria da, legea ez da guztiontzat berdina", salatu du Iglesiasek, 2019ko udal hauteskundeak prestatzeko larunbat honetan Madrilen egindako ekitaldi batean.

"Epaitutako eta kartzelatutako txontxogilolariak eta komikoak" ere gogoratu ditu, eta azpimarratu du Kataluniako egoera ez dutela epaileek konponduko, bide politikoak erabilita baizik.

Generalitateko buruzagi ohientzat Fiskaltzak egindako kartzela-zigor eskaerak direla eta, Aurrekontuak onartzearena "duela hiru egun baino urrunago dago, eta horrek amorratzen nau", Iglesiasen hitzetan.

Espainiako Gobernuaren Aurrekontuak ez dituztela babestuko iragarri dute Kongresuan dauden Kataluniako alderdiek. "Zergatik ordaindu behar dute herritarrek aurreko Gobernuaren autoritarismoa eta egungo Gobernuaren ausardia falta?", galdetu die alderdi horiei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena