11:23

Politika

Igande honetan

Altsasun izango den ekitaldia gaitzetsi dute euskal alderdi politiko gehienek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

España Ciudadana plataformak deitutako ekitaldian ez da izango Euskadiko PP, Borja Semper legebiltzarkidearen hitzetan, "politikak giroa baretu behar duelako, ez hautsak harrotu".

  • Radio Euskadiko tertulia politikoaren irudia. Argazkia: EiTB

    Radio Euskadiko tertulia politikoaren irudia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igande honetarako Altsasun España Ciudadana Ciudadanoseko plataformak sustatutako ekitaldia ahoz batez gaitzetsi dute euskal alderdi politiko gehienek. Bi guardia zibilek eta euren bikotekideek jasandako erasoa izan zenetik bi urte betetzen direnean, Guardia Zibilari babesa erakusteko ekitaldia izango da biharkoa.

Radio Euskadiko 'Parlamento de las Ondas' saioan EAJren, EH Bilduren, Elkarrekin Podemoseko, PSE-EEko eta PPko legebiltzarkideek adierazi dutenez, ekitaldia "zirikatzailea" da, "herri oso bat estimagmatitzeko saiakera", "propaganda politikoa", "akats estrategikoa" eta "ekitaldi politikoa".

Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, "ekitaldi hori ez da inoren aldekoa, alderdi abertzaleen eta herri oso baten aurkakoa baizik, gertaera gaitzesgarri bat handietsi egin dute, zigor eredugarri moduan zabalduta".

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, "herri oso bat estigmatizateko asmoa da, zigorran gozarazita, gainera".

Bestalde, Jon Hernandez Elkarrekin Podemoseko ordezkariaren ustetan, "herritar eskuindarren bozak eskuratzeko Ciudadanosek, PPk eta Voxek duten lehia"rekin lotu behar da Altsasuko ekitaldia.

Alexia Castelo PSE-EEko legebiltzarkidearen aburuz, ekitaldi horrek ez die mesederik egin Guardia Zibilari ezta Nafarroako Ciudadanosi, "Guardia Zibilak bilatu ez duen ika-mikaren erdia kokatu duelako".

Amaitzeko, Borja Semper Euskadiko PPko legebiltzarkideak esan duenez, PPk ez du ordezkaririk bidaliko ekitaldi horretara, horren iritzian, "politikak giroa baretu behar du, ez hautsak harrotu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena