19:10

Politika

Bidaia ofiziala

Euskal enpresak Argentinan finkatzeko nahia agertu dio Macrik Urkulluri

Agentziak | Erredakzioa

Euskadiren eta Argentinaren artean egon daitezkeen lankidetza-arloen inguruan hitz egin dute, eta zenbait eremu nabarmendu dituzte.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mauricio Macri Argentinako presidenteak Iñigo Urkullu lehendakaria hartu du ostiral honetan Buenos Aireseko egoitza nagusian. Argentinako garapen ekonomikoa bultzatzeko asmoz, euskal enpresak herrialde horretan finkatzeko interesa agertu du Macrik, bi agintariek egindako topaketaren ostean.

Lehendakaria Argentinara eta Txilera egiten ari den bidaia ofizialaren baitan egin dute bilera. Bertan ere izan dira Javier San Domingo Espainiako Gobernuak Argentinan duen enbaxadorea, Jorge Faurie Argentinako kantzillerra eta Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Bi buruzagien arteko topaketa ez zegoen bidaia ofizialean aurreikusita, baina aurreko egunetan hainbat ministrorekin izandako bileren ostean, Argentinako presidentea Urkullurekin bildu da eguerdian.

Lehendakariaren esanetan, “ohore handia” izan da Argentinako presidentearekin hitz egiteko aukera izatea, eta, euskal gizarte osoaren izenean, eskerrak eman dizkio herrialde horrek historikoki euskaldunei eginiko harreragatik.

Krisi ekonomikoari buruz hitz egin dute biek, eta, besteak beste, industriarekin eta turismoarekin lotutako euskal enpresak Argentinan finkatzeko interesa agertu du Macrik. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzaren ardatz nagusiak susperraldi ekonomikoa eta kohesio soziala direla azaldu dio lehendakariak.

Halaber, Euskadiren eta Argentinaren artean egon daitezkeen lankidetza-arloen inguruan hitz egin dute, eta zenbait eremu nabarmendu dituzte. Izan ere, industria-sektoreari lotutako gaietan (energia, petrolioa, gasa edota trenbide-sareetan) akordioak lortzeko borondatea agertu dute Urkulluk eta Macrik.

Gauzak horrela, euskal zein argentinar enpresek bi herrialdeetan izan daitezkeen lehiaketa publikoetan batera aurkezteko aukerak aztertzeko konpromisoa hartu dute bi herrialdeek. Gainera, Argentinako Gobernuko talde batek Euskadi bisitatuko du laster, bien arteko lan-harremanak lehenbailehen hasi eta ezaugarri ekonomiko eta industrialak aurrez aurre ezagutzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena