13:25

Politika

DOKUMENTAZIOA

Fiskaltzak eta Abokatutzak 18 auzipetuentzat eskatutako zigorrak

Agentziak

Honakoak dira egindako eskaerak eta egotzitako delituak.

  • Junqueras, Romeva, Forcadell, Bassa, Sanchez eta Cuixart, EiTBk egindako argazki muntaia batean

    Junqueras, Romeva, Forcadell, Bassa, Sanchez eta Cuixart, EiTBk egindako argazki muntaia batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Kataluniako prozesuaren auzian egindako zigor eskaeren behin-behineko idatziak aurkeztu dituzte gaur Auzitegi Gorenen. Honakoak dira egindako eskaerak eta egotzitako delituak.

Kataluniako Gobernuko kide ohiak

Oriol Junqueras, presidenteorde ohia

-Fiskaltza: 25 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 12 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Joaquim Forn, Barne kontseilari ohia

-Fiskaltza: 16 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Jordi Turull, Presidentetzako kontseilari ohia

-Fiskaltza: 16 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Josep Rull, Lurralde eta Jasangarritasun kontseilari ohia

-Fiskaltza: 16 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Raül Romeva, Atzerri Gaietako kontseilari ohia

-Fiskaltza: 16 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Dolors Bassa, Enplegu kontseilari ohia

-Fiskaltza: 16 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada eta diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituengatik

-Estatuko Abokatutza: 11 urte eta erdiko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe eralgitze delituengatik.

 

Meritxell Borras, Gobernazio kontseilari ohia

-Fiskaltza: 7 urteko kartzela zigorra eta 16 urteko gaitasungabetzea, diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituagatik. Hileko 100 euroko 10 hilabeteko isuna, desobedientzia larriagatik.

-Estatuko Abokatutza: 7 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko gaitasungabetzea, sedizio eta bidegabeko eralgitzeagatik.

 

Carles Mundo, Justizia kontseilari ohia

-Fiskaltza: 7 urteko kartzela zigorra eta 16 urteko gaitasungabetzea, diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituagatik. Hileko 100 euroko 10 hilabeteko isuna, desobedientzia larriagatik.

-Estatuko Abokatutza: 7 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko gaitasungabetzea, sedizio eta bidegabeko eralgitzeagatik.

 

Santiago Vila, Enpresa kontseilari ohia

-Fiskaltza: 7 urteko kartzela zigorra eta 16 urteko gaitasungabetzea, diru publikoa bidegabe eralgitzearen delituagatik. Hileko 100 euroko 10 hilabeteko isuna, desobedientzia larriagatik.

-Estatuko Abokatutza: 7 urteko kartzela zigorra eta 10 urteko gaitasungabetzea, sedizio eta bidegabeko eralgitzeagatik.


Elkarteetako buruzagiak

Jordi Sanchez, ANCko burua

-Fiskaltza: 17 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada delituarengatik.

-Estatuko Abokatutza: 8 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbesteko gaitasungabetzea, sedizio delituarengatik

 

Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidentea

-Fiskaltza: 17 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada delituarengatik.

-Estatuko Abokatutza: 8 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizio delituarengatik

 

Kataluniako Parlamentua

Carme Forcadell, presidente ohia

-Fiskaltza: 17 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, matxinada delituarengatik.

-Estatuko Abokatuta: 10 urteko kartzela zigorra eta beste horrenbeste urteko gaitasungabetzea, sedizioagatik.

 

Parlamentuko Mahaiko kide ohiak (Lluis Maria Corominas, Luis Guino Subiros, Anna Isabel Simo Castello, Ramona Barrufet Santacana, Joan Josep Nuet Pujals)

-Fiskaltza: Hileko 100 euroko 10 hilabeteko isuna, desobedientzia larriagatik. Urtebete eta zortzi hileko gaitasungabetzea.

-Estatuko Abokatutza: 30.000 euroko isuna eta urtebete eta zortzi hilabeteko gaitasungabetzea. Joan Josep Nuet Pujalsen kasuan, 24.000 euroko isuna eta urtebete eta lau hilabeteko gaitasungabetzea.

 

Mireia Boya Busquets, CUPen talde parlamentarioko burua

-Fiskaltza: Hileko 100 euroko 10 hilabeteko isuna, desobedientzia larriagatik. Urtebete eta zortzi hileko gaitasungabetzea.

-Estatuko Abokatutza: 24.000 euroko isuna eta urtebete eta lau hilabeteko gaitasungabetzea.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena