10:03

Politika

BIDAIA OFIZIALA

Memoria zentroen nazioarteko sarea osatzea proposatu du Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariak Buenos Aires hiriburuan abiatu du Argentinara eta Txilera egiten ari den bidaia ofiziala.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak memoria zentroen nazioarteko sarea osatzeko proposamena egin du Buenos Aireseko ESMA Armadaren Mekanika Eskolaren museora egin duen bisitan. Lehendakariak Buenos Aires hiriburuan hasi du, hain justu, Argentinara eta Txilera egiten ari den bidaia ofiziala.

Argentinako diktaduraren garaian, ESMA Armadaren Mekanika Eskola izan zen atxilotze gune inportanteena bisitatu du Urkulluk. 1976tik 1983ra bitartean 5.000 pertsonatik gora atxilotu, torturatu eta desagerrarazi zirela kalkulatzen da.

URKULLU VIAJE OFICIAL INSTITUCIONAL ARGENTINA BIDAIA OFIZIALA INSTITUZIONALA ESMA IREKIA

Lehendakaria ESMA Armadaren Mekanika Eskolaren museora egin duen bisitan. Argazkia: Irekia

Urkulluk memoria balioan jartzearen garrantzia azpimarratu du, haren esanetan, "historia berreskuratzeko eta zauriak ixteko" ez ezik, gertatutakoa berriro ez errepikatzeko oinarriak jartzeko balio duelako. Halaber, eginkizun horretan hezkuntzak eta pedagogiak duten egitekoa ere nabarmendu du.

Ildo horretan, memoria zentroen nazioarteko sarea osatzea proposatu du, hurrengo belaunaldien artean giza eskubideen aldeko pedagogia egiteko. Indarkeria pairatu duen gizarte bakoitzak bere egoera azaltzea iradoki du Urkulluk.

ESMA museora egindako bisitaren ondotik, Gernikako Arbolaren kimuari lore-eskaintza egin dio, euskal komunitateak lagunduta. Asteazkeneko agenda amaitzeko, harrera egin dio Argentinako euskal komunitateari eta Eusko Jaurlaritzak herrialde hartan ordezkaritza ireki zueneko 80. urteurreneko ekitaldian parte hartu du.

 

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena