Politika
Katalunia
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Azaroaren 2an aurkeztuko du Fiskaltzak 18 auzipetuen aurkako akusazio idazkiak. Horietan zehaztuko dituzte buruzagi independentistek bete beharreko zigorrak eta haiei egotzitako delituak.
Junqueras, Forn, Sánchez eta Cuixart. Argazkia: EFE
Maria Jose Segarra Estatuko fiskal Nagusiak iragarri du ostiral honetan, alegia, azaroaren 2an, aurkeztuko dituela Kataluniako erreferenduma dela eta auzipetutako buruzagi independentisten aurkako akusazio idazkiak. Auzitegi Gorenean eta Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte auzipetuak.
"Aldi berean aurkeztuko ditugu", zehaztu du. Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Segarrak azaldu du idazkiak aurkezteko epea astelehenean bukatzen bada ere, ostiralerako prest izango dituztela. Guztira, hemezortzi buruzagi daude auzipetuta, eta Gorenak ireki du dagoeneko haien kontrako ahozko epaiketa.
Hartara, auzipetuei ezarriko dizkieten zigorrak zehaztuko ditu Fiskaltzak, baita horiei egozten dieten delituak argitu ere. Hain zuzen ere, Oriol Junquerasen, Jordi Turullen, Joaquim Fornen, Dolors Bassaren, Raul Romevaren, Josep Rullen, Jordi Sanchezen, Jordi Viuxarten eta Carme Forcadellen zigorren berri emango dute ostiralean.
Era berean, Meritxell Borras, Carles Mundo eta Santi Vila kontseilari ohien, Mireia Boya CUPeko talde parlamentariaren presidente ohiaren eta Lluis Corominas, Lluis Guino, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Joan Josep Nuet Parlamenteko Mahaiko kide ohien zigorrak zehaztuko ditu.
VOXek epea agortuko du
Bestalde, herri-akusazio gisa aurkeztuko den VOXek astelehenera arte itxarongo du akusazio idazkiak aurkezteko, hots, agortu egingo du horretarako daukan epea. Hori da, behinik behin, alderdiak berak ohar baten bidez jakinarazi duena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa