12:58

Politika

Ciudadanosen ekitaldia

Altsasuko ekitaldian aurrean, 'errespetua' eskatu du Nafarroako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Adierazpen instituzional batean, Altsasu herriaren 'erabilera okerra errefusatu eta salatu' du Foru Exekutiboak.

  • Altsasuko gazteen aldeko manifestazio bat. EFEren artxiboko argazkia

    Altsasuko gazteen aldeko manifestazio bat. EFEren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

España Ciudadana plataformak azaroaren 4rako deitutako ekitaldiaren aurrean, adierazpen instituzionala onartu du gaur Nafarroako Gobernuak. Bertan "erantzukizuna eta proportzionaltasuna" eskatu die politikariei euren adierazpenetan, eta Altsasuren "erabilera okerra errefusatu eta salatu" du. Nafarroarekiko "errespetua" aldarrikatu du, halaber, Uxue Barkosen Gobernuak.

Ciudadanosen plataformak egin eta Vox eta PPk babestutako deialdian, Altsasu "leku gogorra" eta "bakoitza dagokion tokian kokatu beharreko leku sinbolikoa" dela dioten leloak zabaldu direla kritikatu du Foru Gobernuak.

Horren aurrean, eta "elkarbizitzaren aldeko konpromisoaren ikuspegitik", proportzionaltasuna eta erantzukizuna eskatu die Gobernuak eragile politikoei. Halaber, dei egin die Altsasuko herritarrei, bereziki, eta Nafarroakoei, oro har, "zeinahi neurrigabekeriaren aurrean, duintasun adimendunean, heldutasun demokratikoan eta gizalegean funtsaturiko erantzuna eman dezan".

Foru Gobernuak Altsasuren eta Nafarroaren "erabilera okerra" errefusatu eta salatu du, "gainditu beharreko arerioaren irudia berreskuratu eta behin betiko baztertu beharko genituzkeen iraganeko muturreko jarreretara bultzatzen gaituzten diskurtsoetan".

Adierazpenaren arabera, "Altsasuko historia ez da hasten edo eteten 2016ko urriaren 15ean. Gobernu honek ez du data hori baztertu proportzionaltasunaren aldeko   aldarrikapenean, baina ez du inola ere onartu Altsasuko izaeraren argazki finkoa denik".

Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez, Altsasu "desberdinen arteko elkarbizitzaren herria" izan da historikoki, eta "pluraltasuna eta aniztasuna" herriaren bereizgarri bilakatu direla erantsi du.

Horrez gain, "gizarte arras ekintzailea" ere badela iritzi dio Exekutiboak, "eskualdea indar handiz astindu duen azken urteotako krisi ekonomikoari aurre egitean frogatu duen bezalaxe".

Horrekin batera, lauko gobernuak uste du Altsasu "eredugarria" dela herritarren "konpromiso sozialari" dagokionez, eta izaera sozialeko hainbat proiektu jarri ditu horren adibide, hala nola, gaixotasun mentalen arretan.

Azkenik, honakoa eransten du adierazpenak: "Argazki finkoak bilatuko bagenitu, gogoan izan Altsasu izan zela Errege gauean elurretara abiatu zen herria, errepidean harrapatuta zeuden ehunka pertsona erreskatatu, lagundu eta babesteko".

Altsasuko Udalaren adierazpena

Bestalde, igandean Ciudadanosek herrian egingo duen ekitaldia "probokazio hutsa" dela salatu Altsasuko Udalak.

Arratsaldean egindako osoko bilkuran onartu du adierazpena, Nafarroako Parlamentuan onartuko berbera. Talde politiko guztietako zinegotziek eman dute aldeko botoa, UPNkoak izan ezik.

Javier Ollo alkatearen iritzian, "bizikidetzaren kontrako amarrua da" Ciudadanosek, Voxek eta Alderdi Popularrak babestuta Altsasun egingo duten ekimena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena