18:39

Politika

Franco hobitik ateratzeaz

Vatikanoak argitu du ez duela inolako erabakirik hartu Franco hobiratzeko lekuaz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak goizean esan du Vatikanoak ez duela onartuko diktadorearen gorpuzkiak Almudenara eramatea. Vatikanoak adierazpen horiek zuzendu ditu arratsaldean.

  • Carmen Calvo eta Pietro Parolin Vatikanoan. Artxiboko argazkia: EFE

    Carmen Calvo eta Pietro Parolin Vatikanoan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea Vatikanoan izan zen atzo, eta Pietro Parolin instituzio horretako Estatu idazkariarekin bildu zen hainbat gai jorratzeko asmoz, tartean Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko erabakia izan zuten hizpide.

Gaur goizean, Diputatuen Kongresuko pasabideetan egindako adierazpenetan, Carmen Calvok azpimarratu du Vatikanoak diktadorea Erorien Haranetik ateratzeko erabakia babesten duela eta Espainiako Gobernuarekin "elkarlanean" arituko dela Francoren gorpuzkiak "Almudenako katedrala ez den beste toki batean ehorzteko" lekurik egokiena aurkitzeko.

"Almudenakoa ez den beste irtenbide bat bilatzeko elkarlanean aritzea adostu genuen atzo Espainiako Gobernuak eta Vatikanoak", ziurtatu du Calvok.

Alabaina, Vatikanoak oharra kaleratu du arratsaldean, diktadorearen gorpuzkiak ehorzteko tokiaz atzoko bileran Pietro Parolinek ezer ez zuela esan argituz eta, ondorioz, Espainiako presidenteordearen hitzak zuzenduz.

"Atzoko bileraren harian, ondokoa zehaztu nahi dut: Pietro Parolinek Franco hobitik ateratzea babesten du, erabaki hori hartzeko eskumena duten agintariek hala ebatzi badute, baina ez zuen ezer esan gorpuzkiak non ehortzi behar diren, eta egokitzat jo zuen elkarrizketaren bidez aukera ezberdinak aztertzea", azaldu du Greg Burke Vatikanoko bozeramaileak ohar batean.

"Egia da Carmen Calvo andereak bere kezka agertu zuela Francoren gorpuzkiak Almudenako katedralera eramateko asmoa dela eta, baina aukera ezberdinak aztertu nahi dituela eta familiarekin hitz egiteko prest dagoela ere azaldu zuen eta Pietro Parolinek konponbide hori begi onez ikusten zuela adierazi zion", erantsi du.

 

BIDEOA | Carmen Calvo: "Franco ezin da Almudenako kriptan hobiratu"

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena