11:45

Politika

Transferitu gabeko eskuduntzak

Aldebiko batzordea azaroan bilduko da lehen transferentziak eskualdatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Meritxel Batet Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministroak iragarri duenez, bilera azaroaren 15a baino lehen egingo dute. Gizarte Segurantzaren eskuduntza ez dago mahai gainean.

  • Batet, artxiboko irudi batean. EFE

    Batet, artxiboko irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Meritxel Batet Lurralde Politika eta Funtzio Publikorako ministroak iragarri duenez, transferentzien aldebiko batzordea aurki bilduko da Euskadiren esku uzteko dauden lehen transferentziak zehazteko. Lehen eskuduntzak Auzitegi Konstituzionalak behartutakoak izango dira, Bateten hitzetan. Gizarte Segurantzaren eskualdaketa ez dago mahai gainean, zehaztu duenez.

Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean iragarri duenez, astebete edo bi asteren buruan —azaroaren 15a baino lehen "ziur", Bateten esanetan—bilduko da batzordea.

Lehen eskualdatzeak Josu Erkoreka Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuarekin "ia itxita" dituztela zehaztu du Batetek; "balizko datak ere" aipatu dituzte, erantsi duenez.

Auzitegi Konstituzionalak behartutakoak izango dira lehen transferentziak. Hau da, Bilbo-Basauri eta Alonsotegi-Barakaldo herrien artean doazen bi tren lineak, eta Burgos eta Armiñon arteko AP-1eko kudeaketa.

Gizarte Segurantzarena, ez, oraingoz

Gizarte Segurantzaren eskualdatzea mahai gainean ez dagoela azpimarratu du Meritxell Batetek. "Egiteke zeuden transferentzia batzuekin hasiko gara, epai judizialek agindutakoekin. Gizarte Segurantzaren inguruan ez dugu hitz egin", azaldu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena