10:23

Politika

Biktimak

'Herenegun' hezkuntza-programa babestu dute 20 bat biktimak

M. D. | eitb.eus

Ohar baten bidez adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak sustatutako programak "era kritikoan helarazten die gazteei indarkeriaren eta terrorismoaren historia".

2:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Terrorismoaren 18 biktimek 'Herenegun' hezkuntza-programa babestu dute, ohar baten bidez zabaldu dutenez. Horien esanetan, Eusko Jaurlaritzak sustatutako unitate didaktikoak "era kritikoan helarazten die gazteei indarkeriaren eta terrorismoaren historia". Hezkuntza-programa hori gogor kritikatu dute PPk eta hainbat biktima-elkartek.

Babes horri atxiki diren biktimek hezkuntza-proiektuetan parte hartu ohi dute, eta horien hitzetan, 'Herenegun' "ezinbesteko urratsa" da, biktimek ikastetxeetan emandako testigantzak osatzen dituelako, "indarkeriari legezkotasuna kenduz, berriro gerta ez dadin".

'Herenegun' programan ere euren ekarpenak egin dituzte, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman dizkiote aukera hori izateagatik. Gainera, iragarri dutenez, proposamenak egiten eta proiektua hobetzen jarraituko dute datozen asteetan.

Sandra Carrasco —Isaias Carrasco ETAk hildako zinegotzi sozialistaren alaba— eta Dori Monasterio —Fermin Monasterio ETAk hildako taxilariaren alaba— daude 'Herenegun' programa babestu dutenen artean, besteak beste.

Sinatzaileen zerrenda osoa:

Ivan Ramos
Sandra Carrasco
Alex Moreno
Dori Monasterio
Josemi Gomez Elosegi
Alberto Muñagorri
Abel Uceda
Nerea Barrios
Nagore Gonzalez
Naiara Zamarreño
Edurne Albizu
Manoli Urritegi
Maider García
Feli Goikoetxea
Nerea Ijurco
Mikel Paredes
Ines Nuñez
Jorge Perez

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena