Politika
ALDARRIKAPENAREN URTEURRENA
Atzera egitea ez dela aukera bat adierazi du Torrak, U-27aren urteurrenean
AGENCIAS | REDACCIÓN
Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena izan zenetik urtebetera, agerraldia egin du Generaliteko presidenteak eta 'errepublikak helburu izaten' jarraitzen duela berretsi du.
-
Quim Torra gaurko hitzaldian. Argazkia: EFE
Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (DUI gaztelaniaz) izan zenetik urtebetera, agerraldia egin du Quim Torra Generaliteko presidenteak eta onartu du "gauzak ez direla nahi bezala garatu", Estatuaren "makinaria errepresiboaren erruz", baina 'errepublikak helburu izaten' jarraitzen duela berretsi du eta atzera egitea ez dela aukera bat.
Gainera, "askatasunarekiko, eskubide zibilekiko eta demokraziarekiko konpromezua ez dela inongo negoziaketan trukerako txanpon izango" gehitu du.
Generalitateko Palauean egindako agerraldian esan du ez diotela inoiz uko egingo Kataluniako autodeterminazio eskubideari, "herriaren eskubidea delako".
Auzitegi Gorenak epaituko odituen buruzagi independentistak zigortzea ez dutela onartuko ere adierazi du Torrak eta absoluzioa eskatu du berriz ere.