Politika
Autogobernua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost legelariek zortzi hilabeteko epea dute orain proiektuaren testu artikulatua idazteko. Eginkizun zaila izango dela aitortu dute, iritzi ezberdinak dituztelako.
Albisteak (8)
Gernikako Estatutuaren erreformarako testua idatziko duen jurista taldearen esku gelditu dira ostiral honetan estatus berriaren oinarriak. Horrenbestez, gai horrekin lotutako akordioak lortzeak dituen zailtasunen jakitun beteko dute dagokien eginkizuna bost adituek.
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea izan da, hain zuzen, aurrerantzean bete beharreko eginkizunaren berri eman diena. Horretarako, zortzi hilabeteko epea izango dute.
Protokolozko ekitaldi batean, Mikel Legardaren (EAJk proposatutako legelaria), Iñigo Urrutiaren (EH Bilduk proposatutakoa), Arantxa Elizondoren (Elkarrekin Podemos), Alberto Lopez Basagurenen (PSE-EE) eta Jaime Ignacio del Burgoren (PP) aurrean irakurri du akordioa Tejeriak. Geroago, Legebiltzarreko Mahaiarekin bildu dira.
Lan egiteko modua zehaztu aurretik, bost adituetako lauk onartu dute lan zaila dutela aurretik. Del Burgo izan da guztien artean eszeptikoena.
Eginkizun horrekin "sekulako erantzukizuna" dutela esan du, esku artean dutena Euskadirentzat ez ezik, beste lurralde batzuentzat ere, Nafarroarentzat adibidez, "erabakigarria" delako. Hori esanda, gogora ekarri du EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarriak dituela testu horrek, eta Euskadiko PP ez datorrela horrekin bat, ezta Del Burgo bera ere.
Bilatzen duten emaitza "ia independentista den euskal Estatu bat sortzea" bada, "elkar ulertzeko tarte txikia" dago. Nolanahi dela, batzuetan politikan ere, mirariak gertatzen direla adierazi du. "Aditu talde honetako kideek ikuspuntu erabat ezberdinak ditugun arren, hitz egiteko prest nago", gaineratu du.
Iñigo Urrutiak ere argi utzi du akordioa ez dela, inolaz ere, erraza izango, "zailtasunak izango dituelako". Halere, nabarmendu du bost juristek jakin badakitela erantzukizun handia dutela, eta horrek "zuzen" jokatzera behartuko dituela.
Gainera, taldeak "lan erritmo nahiko azkarra" hartzeko itxaropena duela azpimarratu du, "emaitzak ahal bezain pronto hel daitezen".
Arantxa Elizondok, bestalde, enkargu "zaila" dutela, baina gogotsu egingo diotela aurre esan du, eta komunikabideei eskatu die lana lasaitasunez egiten uzteko.
Alberto Lopez Basaguren ere egiteko duten beharraz mintzatu da "eginkizuna asmo onenarekin eta borondatez" hartu duela, nahiz eta ez duen ezkutatu "helburua oso zaila" dela.
Esan bezala, zortzi hilabeteko epea dute aurretik lege proposamena idazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa